Egungo Euskal Herriko atleta onenetakoak elkartu dira Oñatin, Corpusen bezperan egiten den 10 kilometroko lasterketan. Eta ez da izan ezusteko handirik. Emakumezkoetan iazko garaile Elena Loyo eta haren taldekide Irene Loizateren artean egongo zela garaipena jakinekoa zen, eta oraingoan, Loizaterendako izan da. Gizonezkoetan, ostera, Iraitz Arrospidek ez du izan aurkaririk, gainerakoen gainetik dagoela erakutsiz.
Share This Post