Parte hartze handiagaz ospatu da gaur [azaroak 1] Amandarri Triatloi Taldeak antolatutako XI. Lekitto Bixirik herri krosa. Esan dutenez, antolatzaileen aurreikuspenak ere gainditu ditu 3 urtetik aurrerako kirolari txiki, gazte eta helduei zuzendutako kirol probak. Guztira, 351 korrikalarik egin dute aringa-aringa Lekeitioko kaleetan zehar:160 ume eta gaztetxok eta 191 gazte eta nagusik.
Share This Post