Hamairugarren urtez egin dute proba, eta korrikalariek 7,8 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, 10:30ean Santutxutik abiatuta. Guztira, 129 lagunek parte hartu dute lasterketan, eta Igon Mancisidor debarra (30:22) eta Nerea Amilibia zarauztarra (38:18) izan dira helmugara iristen aurrenak. Gizonezkoetan, Ruben Aranburu azpeitiarra izan da bigarrena (30:47), eta Ibai Etxeberria azpeitiarra hirugarrena (32:47). Emakumeen kasuan, berriz, Amaiur Iglesias errenteriarra (39:1) sailkatu da bigarren postuan, eta Alazne Irureta aizarnazabaldarra hirugarrenenean (39:50).
Share This Post