
Azkoitiko Herri Lasterketaren hamalaugarren edizioa jokatu dute gaur arratsaldean. Hamar kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute korrikalariek, eta Imanol Larrañaga azkoitiarra (31:27) eta Garazi Sampedro (39:52) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonetan, Hossain Kaanache (31:37) izan da bigarrena, eta Joseba Diaz azkoitiarra hirugarrena (31:40). Denbora luzez lehen postuan izan da Diaz, baina amaieran, aurre hartu diote beste bi korrikalariek. Emakumeetan, berriz, Leire Baraibar sailkatu da bigarren postuan (40:05), eta Garazi Korta hirugarrenean (40:13).
Share This Post