Talaixa Triatloia Klubak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatuta, XVI. Herri Krosa egingo da zapatuan [azaroak 17]. Lasterketa 16:30ean hasiko da Goiko Plazan, eta bertan 16 urtetik gorako kirolariek parte hartzeko aukera izango dute. Herriko kirolariak proban parte hartzera gonbidatu dituzte.
Share This Post