T3T maratoiaren VII. Ekitaldia Tolosan ospatuko da ekainaren 12an. Badira jada urte batzuk 2015ean eskualdeko zenbait mendizalek lehen aldiz ospatu zutela maratoi distantziako lasterketa hau. Orduz geroztik asko hazi da eta euskal lasterketen egutegian eta entzute handia lortu du. Aurten gainera bi korrikalari keniarren presentzia izango dugu, Robert Pkemboi eta Matthew Kiptanui. Bi kirolari hauek skyrunnerskenia proiektuaren barruan daude eta euren asmoa atleta afrikarrak trail munduan lehiatzea da. Mundu mailan zeresan handia ematen ari den proiektua da.
Dortsalak urtarrilaren 10etik agortuta daude eta guztira 700 korrikalari izango dira bi lasterketen artean.
Ekitaldi honetako berrikuntza nagusia ibilbidearen norabide aldaketa izango da. Aurten Erroizpe-Uzturre eta Ernioko gainak igoko dituzte hurrenez hurren. Beraz lasterketa oso desberdina ikusiko dugu.