Web
Analytics
13 TALDEK HARTU ZUTEN PARTE XI. ALKAIAGA TRAILEAN - Lasterketak.eus 13 TALDEK HARTU ZUTEN PARTE XI. ALKAIAGA TRAILEAN - Lasterketak.eus

13 TALDEK HARTU ZUTEN PARTE XI. ALKAIAGA TRAILEAN

Pandemiaren ondorioz bi urtez antolatu ez zen arren, joan zen larunbatean, hilak 23, Alkaiaga Trail errelebo-lasterketaren hamaikagarren edizioa ospatu zen. 13 taldek hartu zuten parte eta denetan gutxienez emakume bat zegoen. Nahia Pikabea, Oihan Pikabea eta Beñat Albisu izan ziren azkarrenak hiru ibilbideak osatzen 52 minutu eta 23 segundoko denborarekin, Inés Arrestunandia, Lur Ocón eta Borja García (52:48) hirukotea baino 25 segundu azkarrago. Podiuma Jone Olaetxea, Iker González eta Adur Yancik osatu zuten 53:50eko denboran.

Lasterketa, Alkaiagako Jai Batzordeak eta Manttalek antolatua, auzo inguruan hiru ibilbide ezberdin egitea izan zen. Hirukoteen artean, parte-hartzaile gazte asko egon ziren korrikalari beteranogoekin elkartu zirenak taldeak osatzeko.

Helduen lasterketaren aurretik, haurrentzako zenbait lasterketa egin ziren, eta parte-hartzea ona izan zen.

Sariak banatu ondoren 90 pertsona baino gehiago bildu zituen afari bat egin zen parte-hartzaile, laguntzaile eta auzoko bizilagunentzat,

SAILKAPENAK

  1. Nahia Pikabea-Oihan Pikabea-Beñat Albisu 52:23
  2. Inés Arrestunandia-Lur Ocón-Borja García 52:48
  3. Jone Olaetxea-Iker González-Adur Yanci 53:50
  4. Olatz Irazoki-Juan Luis Irazoki-Jokin Irazoki 53:51
  5. Ane Arbelaitz-Iurgi Los Arcos-Beñat Los Arcos 55.19
  6. Josune Agirre-Julen Ibarra-Eneko Herrera 59.23
  7. Laura Tapia-Ortzadar Irazoki-Joseba Lasarte 1:02:54
  8. Ekiotz Irazoki-Mikel Lazkanotegi-Andoni Garbisu 1:03:48
  9. June Viñao-Mattin Pérez-Lozate Goñi 1:04:29
  10. Nerea Pérez-Oihan Urroz-Josu Etxepeteleku 1:04:34
  11. Tere Alemán-Peio Ezpeleta-Adrián Gajate 1:07:05
  12. María Alzuguren-Aitor Etxegarai-Beñat Iparragirre 1:07:38
  13. Kontxi Iturri-Oier Taberna- José Luis Tapia 1:12:29
Leave a Comment

Artxibo
Event Search