Web
Analytics
2021EAN ERE BERAKO MENDI MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA UTZIKO DUGU - Lasterketak.eus 2021EAN ERE BERAKO MENDI MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA UTZIKO DUGU - Lasterketak.eus

2021EAN ERE BERAKO MENDI MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA UTZIKO DUGU

BERAKO MENDI MARATOI ERDIA - GRAN PREMIO IBARDIN

Aurten ere, 2021ean, Berako Mendi Maratoi Erdia ezin izango dugu antolatu. 2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan ondoren, aurten ospatzea gustatuko litzaiguke, izan ere apirileko data eta guzti aukeratuta genuen.

Hala ere ez da posible izango. Pandemiak ez du etenik ematen eta egoera sanitarioaren bilakaera ez da guztioi gustatuko litzaigukeen bezainbeste hobetu. Ez dakigu hemendik bi hilabete eta erdira egoera nolakoa izango den, lasterketa egiteko intentzioa genuen datan, baina nolanahi ere ez dirudi Berako Mendi Maratoi Erdia beti antolatu dugun moduan ospatzeko aukerarik egongo denik: 550 korrikalari, 200 boluntario eta publiko askorekin.

Egoera honen aurrean, eta atsekabez, lasterketa bertan behera uztea erabaki dugu. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketa posible izatea egiten duten boluntarioei, korrikalariei, enpresei, saltokiei eta erakundeei eman diguten laguntza eta animoengatik.

2022an ikusiko dugu elkar. Ordurako data jarri dugu jada: 2022ko apirilaren 10a.

MANTTALE MENDI LASTERKETA TALDEA

AGERRA MENDI TALDEA

Leave a Comment

Artxibo
Event Search