23. Azpeitiko Sansilbestrie: Urtea bukatzeko eta hobeto hasteko!
Hemen da berriro 23. Azpeitiko Sansilbestrie! Inoiz baino gogo gehiagorekin, urteari amaiera ezin hobea emateko eta daorrena hobeto hasteko modu ezin hobea.
Azpeitiko Sansilbestrie, eskualdeko lasterketa erreferentea izateaz gain, azken urte hauetan lasterketa bat baino gehiago bihurtu da. Inklusibitatea ardatz hartuta eta gizarte zein kultur izaera sendoarekin, urdin kolorez jantziko dugu gure herria berriro.
6 Km, 6 Esaldi ekimenaren jarraipena izan da aurtengo berritasun nagusietako bat. Arte eta Diseinu Eskola elkartearekin elkarlanean, pasa den urteko esaldien irudiak sortu ditugu. Inklusibitatea eta positibotasuna islatzen dituzten irudi hauek, parte-hartzaileen inspirazio-iturri izatea espero dugu. Km bakoitza urdin eta zentzuz jantziko ditugularik.
Ibilbide berria eta herri-giro indartsuagoa
Aurten, lasterketaren izaera mantenduz, ibilbide berritu bat izango dugu herri-giroa gehiago sentitzeko helburuarekin. Honen barruan:
- Irteera lekuz aldatu dugu: Azoka plazako atetzera eramango dugu. Honek lasterketan doblatze gutxiago egotea ahalbidetuko du.
- Ibilbideko zati berriak gehitu ditugu: Iberotarren, Jose de Artetxe eta Pablo VI. auzoak barne.
Hori dela eta, eskertuko genuke abenduaren 31n, 11:30etik 13:00ak bitartean, alde zaharrean eta lasterketa guneko auzoetan kotxeak ez erabiltzea. Zuen lankidetza ezinbestekoa izango da.
Bolondresen beharra eta berritasunak
Lasterketa honetan 1000 korrikalari baino gehiago izango dira; aste betean amaitu ziren dortsalak! eskaerak ikusita eta ibilbide berria dugunez,  50 dortsal gehiago aterako ditugu abenduaren 26an arratsaldeko 18:00etan, Kirolprobak eko webguenan.
Bestalde, lasterketa arrakastatsua izateko boluntarioen laguntza ezinbestekoa da. Izena emateko lotura prestatu dugu, eta bolondres guztiek kamiseta eta xira oroigarri berezi bat jasoko dute. Izena emateko lotura: https://labur.eus/23AS_Bolondresak (asegurua barne)
Gogoratu, korrikalariei eskaera luzatu nahi dizkiegu, Taldean korrikan pegieta edera da, baina ibilbide estua dugu ahrtu dugun tamainarako, beraz eskertuko genuke, paralelo 3 kide baina gehiago ez egitea. (ESKERRIK ASKO!!)
Ordutegiak eta informazio praktikoa
Dortsal jasoera:
- Abenduak 29: 18:00 – 20:00 Azoka Plazan.
- Abenduak 30: 18:00 – 20:00. Azoka Plazan
- Abenduak 31: 09:00 – 11:00. Azoka Plazan
Lasterketak:
- 11:00etan: Lasterketa inklusiboa. (Irteera Udaletxe aurrean)
- 11:30ean: 3 km-ko lasterketaren irteera (Azoka Plazako atzealdea, Zelai Luzen).
- 12:00etan: 23. Azpeitiko Sansilbestrie. (Azoka Plazako atzealdea, Zelai Luzen).
Eskerrik asko gure babesleei
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Azpeitiko Udalari eta gure babesle guztiei, haien laguntzari esker, lasterketa honek maila paregabea lortzen baitu. Parte-hartzaile guztiek kamiseta oroigarri eder bat jasoko dute, eta amaieran anoa-gune eder bat izango dute.
Dutxak eta konsignak
Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango dute korrikalariek.
Gozatu eta ospatu: “Ondo bukau, hobeto hasi!”
Lasterketa eta ospakizun baterako gonbidapena luzatzen dizuegu. Zuen parte-hartzea eta laguntza ezinbestekoak dira Sansilbestrieren arrakasta bermatzeko. Mila esker eta laster arte!