Azkarrenak izan dira Miniestadioko helmugan, non Ion Galarragak bere kalitatea erakutsi du handbiken artean
Eneko Agirrezabal eta Maite Arraiza izan dira Salto Systems Donostiako 15K Klasikako irabazleak. Kirol festa handi honetan, Ion Galarragak bere maila erakutsi du, sekulako garaipena lortuz handbike kategorian.
47:08-ko denbora behar izan du Agirrezabalek garaipena lortzeko. Segurako atletak hasieratik kontrolpean izan du lasterketa eta helmugan garaipena ospatzeko denbora izan du. Bere atzetik, minutu eta erdira, Lionel Petriacq frantizarra ititsi da. Eta hirugarren lekuan Gonzalo Fuentes sailkatu da.
Emakumezkoen artean, Maite Arraiza izan da garailea. 2017. urtean bigarren postua lortu zuen, baina, aurten txapela irabazi du fondista honek. 57:40-ko denborarekin lortu du garaipena. Bigarren lekuan Izaro Rubio sailkatu da eta hirugarren postuan Saioa Arkonada iritsi da.
Roller-en lasterketa ere emozio handikoa izan da. Maila handia ikusi da Donostiako kaleetan eta Aitor Vacas (25:00) eta Idoia MartÃnez De la Fuente (27:06) izan dira azkarrenak. Daniel Muro eta Mikel Solas izan dira podiunera igo diren beste bi gizonezkoak. Sekulako amaiera ikusi da haien artean. Eta emakumezkoen artean, Bego Huerta izan da bigarren sailkatua eta Ane Plazaola, aldiz, hirugarrena.
Gurpil aulkietan, Mikel Goicoeche izan da garailea (1h02:54) eta aipatu dugun bezala, Ion Galarraga iritsi da lehen postuan handbike kategorian. Aingeru Semperena eta Txema Asensio izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.
5 kilometroak
15 kilometrotako lasterketa hasi baino lehen, 5 kilometrotako proba ospatu da. Eguraldia bikaina izan da goiz osoan zehar eta egoera hau eskertu dute korrikalari guztiek.
Ander Segurola (15:47) izan da azkarrena lasterketa motz honetan. Iker Martinez eta Eñaut Lasarte bere atzetik iritsi dira. Emakumezkoen artean, Raquel Ullate (20:07) izan da garailea Miniestadioan. Fernanda Ramosek (20:09) eta Ane Michelenak (21:25) osatu dute podiuna.
- 2018-10-21
- 0 iruzkin