HITZA. Hassan Ait Chaou villabonarra eta Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan dira garaile Aiako II. Mendi Lasterketan. Guztira, 166 lagunek osatu zuten 11 kilometroko ibilbide gorabeheratsua Pagoetako tontorraren ingurutik; aurten antolatzaileek ibilbidea zertxobait aldatu eta gogortu dute, eta hori aise antzeman zuten parte-hartzaileek. Eskualdeekoen artean, Mikel Iruretagoiena aiarra izanz en gizonezkoetan lehena, sailkapen orokorrean hirugarren helmugaratuta. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarrak eta Uxoa Irigoien getariarrak osatu zuten podiuma; bigarren eta hirugarren postua lortuz, hurrenez hurren.
Share This Post