Sorginen Lasterketan Gontzal Murgoitio gazteak erakustaldia eman du. Elorriarrak marka guztiak hautsi ditu eta errekor berria ezarri du. Murgoitiok 1:37:52ko denbora egin du. Bigarren postuan Xabier Zarranz helmugaratu da eta hirugarren Beñat Katarain. Emakumezkoetan Onditz Iturbek lortu du garaipena, bigarren Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan da eta podiuma Eztizen Duquek osatu du.
Share This Post