110 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten lasterketetan
Ander eta Mikel Aramendi anaiek eta Olatz Zabalak bertze behin irabazi zuten joan den larunbatean Berako Agerra auzoan antolatutako Agerrako Krosa- Luis Mari Apeztegiaren oroimenezko krosa. Hirurek 2022an proba irabazi zuten.
Bi anaiak batera helmugaratu ziren 5,8 kilometroko ibilbidea (zirkuituari lau itzuli) 20 minutu eta 4 segundoan burutu ondoren. Hirugarren Xabir Sanchez izan zen eta laugarren Gwendal Larque beratarra.
Olatz Zabala izan zen emakumerik azkarrena, 34:44ko denborarekin.
110 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten Agerran egindako lasterketa desberdinetan, hala nola, benjaminaurreko, benjamin, kimu, haur eta junior kategoriak, baita senior eta beterano kategoriak ere.