
GOIERRI.HITZA.INFO. Aritz Egea urretxuarra gizonezkoetan eta Maite Maiora mendaroarra emakumezkoetan izan dira II. Axari Trail probaren irabazleak. 154 lagunek parte hartu zuten Mikel Garmendia zenaren omenez Idiazabalen egiten den mendi lasterketa honetan. Egeak ordubete eta 58 minutu behar izan zituen ibilbidearen 25 kilometroak egiteko; bi minuturen azpitik sartu zen helmugara Oier Ariznabarreta, bigarren sailkatua; gizonezkoen podiuma, Hassan Ait Chaou, bereber jatorria duen villabonarrak osatu zuen. Emakumezkoetan berriz, Maioraren atzetik Nahia Quincoces lekeitiarra eta Elena Calvillo beasaindarra izan ziren aurreneko postuetan.
http://goierri.hitza.info/2014/09/15/aritz-egea-eta-maite-maiora-nagusi-idiazabalgo-axari-trail-proban/
Share This Post