Web
Analytics
Aurkezuta 21. Azpeitiko Sansilbestrie - Lasterketak.eus Aurkezuta 21. Azpeitiko Sansilbestrie - Lasterketak.eus

Aurkezuta 21. Azpeitiko Sansilbestrie

Aurkezuta 21. Azpeitiko Sansilbestrie

21. Sansilbestre lasterketa lelo eta irudi berriarekin dator aurtengoan. Urtea ondo amaitzeko zer modu hobe, herrian bertan korrika egin, lagunak familikoak txalotu, eta egun honek isladatzen duen poz eta zoriontasunarekin, datorrena hobeto hasi…. 

 Ekintza herrikoiek, magia berezi bat dute. Elkarlanean oinarritzen dira, batzeko eta elkarrekin momentu bereziak sortzeko ahalmena dute eta Azpeitiko Sansilbestrie, ekintza herrikoietan, berezienetako bat bihurtu da. 

 Adin eta izaera desberdineko korrikalariak batzeaz gain, inklusibitatearentzako tartea ere eskaintzen du urteko azken lasterketa herrikoi honek. TXOLARTE, MAREA URDINA eta GAUTENAKO lagunak batuko zaizkigu Sansilbestriei, ikutu bereziago bat emateko eta ohitua zaharrak berreskuratzeko.

Horren arira, aurten ere bi lasterketa izango ditugu.

LASTERKETA IREKIA: 11:30

Lasterketa irekiak ez du sailkapenik izango, ez eta izen ematerik. Inklusioaren aldeko korrika saioa izango da, eta aukera bikaina iruditzen zaigu, besteak beste, haurrek beren gurasoekin parte hartzeko, korrika inoiz egin ez duen jendea une batez hartan aritzeko eta inklusioaren aldeko aldarri honetan norbere aletxoa jartzeko. 600 metroko jai bat izatea nahi dugu, denok elkarrekin korrika eginez gozatzeko Azpeitiko alde zaharreko kaleetan barrena. Lasaterketa hau zabaltzen TXITA SOUND SISTEM bizikleta joango da lasterketa irekiz eta kaleak musika doinuez animatuz.

21.AZPEITIKO SANSILBESTRIE: 12:00 (Ibilbide berria)

6km dituen proba izango da. Zirkuitu berria izango dugu, errepide nagusia sahiestuz eta alde zaharreko kaleak zeharkatuz. Hemen duzue ibilbidearen grabaketa: https://we.tl/t-ksYvQcQbJn

 Sailkapena lehiatuko duten horietatik haratago, gure nahia da jendeak kirola eginez agurtzea urtea. Horretarako, iruditzen zaigu egin beharreko distantzia egokia dela. Lasterketa leloa jarraituz, ondo bukatzeko, helmuga gunean, Kaiku produktuak izango dira, Azpeitiko taberna desberdinetako pintxoak banatuko ditugu, zenbait edari freskagarri eta nola ez giro ona ez da faltako!

DORTSALAK ETA TXIPA:

Txipa dortsalean izango duzue; Dortsalak lasterketa aurreko egunean eta egunean bertan banatuko dira Azpeitiko azoka plazan: abenduak 30 osteguna eta abenduak 31 ostirala. Egunean bertan goizeko 10:00etan hasiko gara eta proba hasi baino ordu erdi lehenago arte banatuko ditugu. Aurten 800 dortsal izango ditugu, ez da aurreneko aldia izango dortsalak agortzen direna; ondorioz, ez egon azken unera arte izena emateko zain.

DUTXAK ETA KONSIGNAK:

Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango duzue.

IZEN EMATEAK:

Aurten izen emateak web honen bidez egin ahalko dira: www.kirolprobak.com. Hain zuzen ere, 10€ ordainduta. Internet bidezko, izen ematea abenduaren 28an, 23:59tan itxiko da. Hortik aurrera, abenduak 30ean eta 31an, izen emateko aukera izango da Azoka Plazan 15€ ordainduta (dortsalak geratzen badira).

 Gaur egun 525 izen emate daude.

Haurrak 2008tik aurrera jaiotakoak badira, Lasterketa Irekian har dezakete parte; Aldiz, hortik atzerakoek gainerakoekin batera irten ahalko dute Lasterketa Herrikoian.

SARIAK:

Aurreneko hiru gizonezko eta emakumezkoentzako sariak banatuko ditugu; Lehen hirurek, ohiko garaikurra jasotzeaz gain, Azpeitiko Santi Lazkanon edo Azkoitiko Plaza Berri Sport-ek erosketa bonoak izango dituzte sari moduan. Lehenak 165€-ko bonu saria Bigarrenak 135€ eta hirugarrenak 100€. Aurreneko Azpeitiarrentzako eta Azkoitiarrentzako ere izango dira garaikurra eta saria. Azpeitiarren kasuan, BERTAN merkatari elkarteak emandako 100€ ko saria izango dute eta Azkoitiarrek, URIA SUKALDEAK emandako beste 100€.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search