Web
Analytics
Aurtengo saharar herriaren aldeko krosa hilaren 24an izango da - Lasterketak.eus Aurtengo saharar herriaren aldeko krosa hilaren 24an izango da - Lasterketak.eus

Aurtengo saharar herriaren aldeko krosa hilaren 24an izango da

HITZA. Saharar herriaren aldeko krosaren zazpigarren edizioa datorren asteko igandean izango da, hilaren 24an. 11:00etan hasiko da eta parte hartzaileek 10 kilometro egin beharko dituzte korrika. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, 12:15ean, haurren txanda izango da. Hauek kilometro bat egingo dute. Parte hartzeko, sahara-cross.com eta kirolproba.com web orrietara jo behar da.

Webguneetan izena ematen dutenek 8 euro ordaindu beharko dute txipa badute eta 10 ez badute. Lasterketa egunean batzuek 10 euro ordaindu beharko dute eta besteek 12.

Lasterketa hau Ormaiztegiko Sahara-Cross elkarteak antolatzen du. Euren helburua sahararrei elkartasuna adieraztea, herri honek jasaten duen zapalkuntza ezagutzera ematea eta salatzea eta sahararrentzat diru apur bat lortzea da.

Aurten, segurtasun arazoak direla eta, ez da Saharako Maratoia antolatu. Hori dela eta, proba horretan parte hartzeko asmoa zuten goierritarrek Ormaiztegiko lasterketan parte hartzea espero dute ormaiztegiarrek.

Sahara-Cross Mohamed Salem Hach Embarek sahararraren oroimenez antolatzen da. Gizon hau Ormaiztegin bizi izan zen, Gurutze Irizar emaztearekin eta Garazi eta Beñat seme-alabekin.

Hach Embarek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ordezkari izan zen eta diplomazia lanak egin zituen hainbat herrialdetan. Bai Saharan eta bai Ormaiztegin, pertsona ezaguna eta maitatua izan zen. Hura hil ondoren hasi ziren Sahara-Cross lasterketa antolatzen.

Artxibo
Event Search