Web
Analytics
Axari Trail mendi lasterketaren aurkezpena eta euskal selekziokoekin solasaldia gaur - Lasterketak.eus Axari Trail mendi lasterketaren aurkezpena eta euskal selekziokoekin solasaldia gaur - Lasterketak.eus

Axari Trail mendi lasterketaren aurkezpena eta euskal selekziokoekin solasaldia gaur

DIARIO VASCO. Asteartean hasi ziren Kirol Astearen barruko ekitaldiak, nesken kirolari buruzko hitzaldiarekin. Asteazkenean, Jon Erguinek triatloiari buruz hitz egin zuen; atzo osteguna Jon Ander Albisu eta Joseba Ezkurdia pilotari profesionalak aritu ziren eta gaur ostirala, bi zita izango dira. Arratsaldeko 19:00etan, Axari Trail mendi lasterketan aurkezpena egingo da eta 19:30ean, mendi lasterketako euskal selekziokoekin solasaldia, Udaletxeko Areto Nagusian.

Jon Erguinen hitzaldiari dagokionez, esan oso interesgarria izan zela. Xabier Urteaga aritu zen aurkezle lanetan. Beasaindarra bada ere, orain Idiazabalen bizi da Erguin. 16-17 urterekin hasi zen bere lehenengo pausuak ematen bizikleta, igeriketa, korrikaren munduan eta 2006. urtetik aurrera lehiatzen hasi zela aipatzen zuen. Hala ere bere zaletasun handiena bizikleta trabesia zela esaten zuen. Gertaldi ugari kontatu eta gero txalo zaparrada batekin amaitu zen hitzaldia.

Artxibo
Event Search