Helburutzat Mari jainkosaren kobak lotzea duen lasterketaren 23 partaideak azaroaren 11an abiatuko dira Orozkoko Urigoiti auzotik. Eguzkia irten baina lehenago irtengo dira korrikalariak eta antolakuntzak emandako mapei esker hainbat koba lotu eta helmugara iritsi beharko dute 12 ordutan.
Mariren kobak trail abentura bat da, eta orientazioa eta planifikazioak pisu handia izango dute azaroko bigarren larunbatean Euskal Herriko mendietan. Partehartzaileek aurrez jakingo duten guztia irteera Urigoiti auzoan emango zaiola goizeko 07:00etan da, ibilbidea ezezaguna izango da azken momentura arte. Ordu laurden bat lehenago antolakuntzak mapa bana emango die parte hartzaileei, bertan gutxi gorabeherako ibilbide bat azalduko dena eta pasa beharreko koba guztiak markatuta dituena. Behin irteera emandakoan parte hartzaileen mugikorrak zigilatuko dira eta bakoitzak nahi duen ibilbidea egin dezake, beti ere koba horietatik pasa eta bertan egongo diren egiaztagiri harriak hartu ezkero.
Jakina denez, Euskal Herrian ezin da edonola sartu Mariren kobazuloetan eta abentura honetan ere euskal mitologiaren antzinako legeak jarraitu beharko dira. Mariri ezin zaio inoiz bizkarra eman eta kobazulotik atera behar da sartzen den bezala, hikan hitz egin behar zaio eta ez zaio inoiz begietara begiratu behar. Abentura hau modu zoragarria da kirola eta euskal mitologia batzeko eta gure mugetatik haratago zabaltzen laguntzeko.
Beste arau berezi batzuk ere baditu ekimenak, izan ere derrigorrezko material gixa, parte hartzaile guztiek txorizo, saltxitxoi edo antzekoren bat eraman beharko dute proba guztian gainean zigilaturik eta Mari jainkosaren aurrean elegante agertzeko, alkandora bat eraman beharko dute jantzita.
Antolakuntzak prestatutako ibilbideak, esan bezala ez dago hori jarraitu beharrik eta ez da inongo momentutan bidea markatuta egongo, 93 kmko luzera eta 5.400 metroko desnibela du eta 12 ordu baina gutxiagoan burutu beharko da. Ibilbidean zehar 4 gune egongo dira non partehartzaileek kanpoko asistentzia izan dezaketen eta mapan iturri ezberdinak adierazita izango dituzte.
Irteera puntuan 3 emakume eta 20 gizonezko egongo dira lehen edizio honetan, horien artean izen entzutetsuak daudelarik. Uxue Fraile Azpeitia (Donostia, 1974) Euskal Herri mailako hamaika ultren irabazle, Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak, Euskal Herria Mendi Erronka eta baita hemendik kanpo ere hainbat lasterketen podiumetan ikusi izan duguna, UTMB entzutetsua, Transvulcania, Lavaredo Ultrataila, Diagonale des Fous…
Iker Karrera Aranburu (Amezketa, 1974) hau ere Euskal Herria Mendi Erronka bezalako lasterketan Euskal Herrian irabazia eta UTMB entzutetsuan bi bigarren postu egindakoa, Tor des Geants irabazitakoa eta orain, Transgrancanaria 360-rako entrenamendu moduan Mariren Kobak Trail-en parte hartuko duena.
Oriol Antoli Sarrau (Terrassa, 1983) Backyard Ultra estiloko (ordu betean 6,7kmko distantzia bat egin behar da, bestela eliminatu egiten zaituzte eta parte hartzaile bakarra geratu arte jarraitzen du probak) hainbat lasterketaren irabazlea.
David Ariño (St.Llorenç de Morunys, 1991) argazkilaria, esaterako Kilian Jorneten “Rediscoverying the Pyrenees” en aurreko abenturan eta bere sare sozialetan adierazi zuena: “lehen motibatzen ninduten benetako jarduera basatiak desagertu egin zirela uste nuen, baina gero Mariren Kobak Trail atera zen”.
Informazio gehiago gure instagram-ean @marirenkobaktrail .