BUTS Zirkuituko bigarren edizioan lasterketa bat izango da urtero baina bere
filosofia eta baloreak mantenduko ditu. Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an
eginiko “Lau Katedralen Martxa” ibilaldian oinarritzen da
• Bilbao-Gasteiz lasterketak, ibilbideari dagokionez, nobedade batzuk dakar partaideen
segurtasuna bermatzeko, baina bere 110 kilometroak eta 6.000 metroko desnibel
positiboak mantentzen ditu.
• Lau ibilbideek 24.600 metroko desnibel positibo metatua dute eta 78 gailur
zeharkatuko dituzte, euskal geografiako mendirik esanguratsuenetako batzuk horien
artean: Ganekogorta, Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra,
Oiz edo Erlo.
• BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak
sustatzeko eta uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde
historikoek natura, paisaia eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko
ere.
• Antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketek naturan eragin dezaketen inpaktua
ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumenaren gaineko eragin horren
auditoria egingo du eta partaideek nahiz antolatzaileek beraiek lasterketetan
sortutako hondakinen kontrol\neurri zorrotzak ezarri ditu
• Partaideen kontrola eta segurtasuna bermatuta egongo dira uneoro, jantzietan eta
ekipoan derrigorrez eraman beharreko satelite bidezko posizionamenduko (GPS)
txipeta balizen bidez; era berean, lasterketa osoan zehar unean bertan non
dauden jakiteko aukera emango dute gailu horiek
Bilbo, 2019ko urtarrilaren 30a. – Basque Ultra Trail Zirkuitua (BUTS) bada hemen berriro ere.
Hegoaldeko lau hiriburuak lotuz Sheve Peñak 1952. urtean burututako balentria gogoratzen duen
lasterketa serien bigarren edizioa filosofia eta balore berdinekin dator baina lehiari dagokionez
aldaketa garrantzitsuekin.
Aldaketa nagusia honako hau da: lasterketak lau urtetan zehar burutuko dira. Trail 52 Sport Mendi
Kluba talde antolatzaileak ondo pentsatutako erabakia izan da, Zirkuituaren bizi-iraupena eta
lehenengo edizioaren antolaketa maila ziurtatzeko.
Beraz, II Basque Ultra Trail Serieseko egutegia honako hau izango da:
• 2019ko otsailak 22/24 2019…: Bilbao – Gasteiz……………………….. 110 km
• 2020ko maiatzak 1/3…………..: Gasteiz – Iruñea……………………….. 130 km
• 2021ko uztailak 23/25…………: Iruñea – Donostia……………………… 120 km
• 2022ko urriak 6/8……………….: Donostia – Bilbao …………………….. 140 km
Cristina Valderrey, Trail 52 Sport Mendi Klubeko lehendakariaren aburuz, “gu Bilboko mendi talde
txikia gara eta hau egiten dugu gustoko dugulako. Lau lasterketa horiek antolatzea lehenengo
edizio hartan erronka erraldoia izan zen eta oso harro gaude, Euskal Herriko ehunka bolondresen
lanari esker aurrera atera genuena. Azpimaratuko nuke Iruñea-Donostia lasterketak lortu zuen
saria Estatu osoko ultra trail onena bezala, Runedia plataformaren erabiltzaileen iritziz. Baina
maila horri eusteko lasterketen arteko distantzia zabaldu behar dugula sentitzen dugu, horregatik,
orain lasterketak urtean behin izango dira. Korrikalarienganako arreta, ingurugiroarekiko
errespetua eta bolondresen konpromisoa dira BUTS Zirkuituraen oinarriak eta urte luzeetan zehar
horrela izaten jarraitzea nahi dugu.
Data aldaketa honek ez du bat ere aldatzen Zirkuituaren filosofia, balore eta ezaugarriak. Beraz,
korrikalariek eurek eskatuta, lasterketa bakoitza urtaro batean izaten jarraituko du, bere ezaugarri
markatuenetarikoa hain zuzen ere. Hortaz, BUTS Zirkuituak kirol erronka erraldoia izaten jarraituko
du. Lau ibilbideek 24.600 metroko desnibel positibo metatua dute eta 78 gailur zeharkatuko
dituzte, euskal geografiako mendirik esanguratsuenetako batzuk horien artean: Ganekogorta,
Gorbeia, Kapildui, Beriain, Ezkaba, Erga, Ireber, Adarra, Oiz edo Erlo.
Probak Euskal Erkidegoko zein Nafarroako erakunde nagusien babes instituzionala izango du
berriz ere, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru
Aldundiak, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako Udaletxeak hain zuzen ere. Beraz, Euskadiko
eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen duten egitasmo bakarra jarraitzen izaten
du. Aipatutako erakundeez gain, Euskaltel eta Land izango dira babesle ofizialak, eta beste
zenbait laguntzaile ere izango dira, hala nola Iruñerriko Mankomunitatea, Coca-Cola,
Powerade, Druncat, Cafés Fortaleza, Caldos Anteo, Lacturale, Fribasa, Bilcosa, Suunto, Ised
Formación, Arruabarrena eta Fenix..
Bilbao-Gasteiz, otsailak 22
Lau etapetako lehenengoa Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu berriz ere 110 kilometro eta 11.500
metroko desnibel metatutako (6.000 metro desnibel positibo eta 5.500 negatibo) ibilbidearekin.
Gaueko 00:00etan irtengo da ostiralean, otsailak 22, Bilboko Areatzatik eta Gasteizeko
Mendizorrotzan bukatuko da. Lehenengo korrikalariak eguerdiko 12ak inguru espero dira eta
azkenengoak igandeko 1:00etan.
Antolakuntzak ibilbidean zenbait aldaketa egin ditu korrikalarien seguratsuna bermatzeko eguraldi
txarraren esperoan. Horrela, Ganaltoko anoa-gunea Otogoien herrira pasatuko da, partaideen
erosotasuna hobetzearren. Beste anoa-guneak berdinak izango dira: Pagasarri, Areta, Orozko,
Austigarmin (Goikogane Mendi Taldearen aterpea), Murgia (Bizi-Oinarria), Langraiz Oka eta
Zaldiaran.
Faboritoei dagokionez, nahiz eta izen-emateak oraindik irekita egon hurrengo otsailaren 1era arte,
lasterketa lehiatua espero da bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan.
Gizonezkoetan, pasadan edizioko txapeldunaren hutsuneak, Dani Agirre nafarra, hautagaien
aukerak zabaltzen ditu, podium hartako beste bi korrikalari (Jon Erdaide eta Nuno Mendes) zein
laugarren postua erdietsi zuen Arkaitz Galindezen artean.
Emakumezkoen kasuan, 2017ko podiuma irteera marran egongo da (Silvia Trigueros, Nerea
Martínez eta Agurtzane Argiarro), azken Tor des Geants lasterketako irabazlea faboritoa delarik.
Hala eta guztiz ere, lehia bizia espero da Alyssa Godesky triatleta eta ultralasterkariarekin.
Erdiatosufizientzia eta Seguratsuna
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuituko lau lasterketak distantzia luzeko mendi-ibilbideak dira,
erdiautosufizientzia modalitatean egiteko. Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere
segurtasun4baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa4gune batetik besterako
tartean, eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen
ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Kasu guztietan, antolakuntzak derrigorrez
eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, eta horiez gain, ezinbestean
eraman beharrekoak dira honako hauek ere: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako
argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab.
Kirol erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola
eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, BASQUE ULTRA
TRAIL SERIES zirkuituko partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPSbalizak
jantzietan eta motxilan. Modu horretara, larrialdirik gertatuz gero edo inor galduz gero,
antolakuntzak errazago bideratu ahal izango du laguntza eta sorospena, eta, horrez gainera,
lehiakideek markatutako ibilbideari zorrotz jarraitzen diotela ziurtatu ahal izango du. Era berean,
izen4ematea egiteko, partaide guztiek mediku4ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren
eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko.
Zirkuituko probetan gehienez ere 300 gizon-emakumek hartu ahal izango dute parte, honako
kategoria hauetan: seniorrak (18-45 urte artean gizonak eta 18-40 urte artean emakumeak),
beteranoak (46-55 urte gizonak zein emakumeak), master kategoria (56 urtetik gorakoak).
Lehiaketa eliteko kirolarientzat nahiz erronka pertsonal hau amaitzea beste helbururik ez duten
kirolarientzat dago zabalik.
Kirol-proba berritzaile honen oinarrian Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko “Lau
Katedralen Martxa” dago. Bilboko Santiago katedraletik abiatu eta bertan bukatu, Peñak oinez,
gelditu gabe (non stop, gaur egun esaten den moduan) eta mendiz lotu zituen Bilbo, Donostia,
Iruñea eta Gasteiz, 400 kilometroko bidean eta 93 ordutan.
Arreta eta kontrol berezia natura\ingurunea zaintzeko
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua naturaren eta kirolaren balioak sustatzeko eta
uztartzeko asmoarekin sortu da, baita lau hiriburuek eta lurralde historikoek natura, paisaia
eta kultura aldetik duten aberastasuna sustatzeko ere. Era berean, zirkuituaren xedea da
balizatutako zidorrak –GRak, PRak eta Santiago bidea– sustatzea eta mendiko bidezidor eta
bideak berreskuratzea eta mantentzea, hori guztia tartean diren erakunde eta organismoekin
elkarlan estuan.
Alde horretatik, antolakuntzak arreta berezia jarri du lasterketak natura4ingurunean eragin
dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta horretarako, ingurumen4inpaktuaren
auditoria bat egingo du eta hondakinak kontrolatzeko neurri zorrotzak ezarriko ditu, kontuan
hartuta ibilbideko zati batzuk parke naturaletan eta babestutako eremuetan izango direla. Hala,
antolakuntzak konpromisoa hartu du material birziklatu, berrerabilgarri edo biodegradagarrien
erabilera bultzatzeko, hondakin guzti4guztiak deuseztatzeko eta etapa bakoitzaren amaieran
baliza eta marka guztiak kentzeko. Bi hitzetan esateko, mendia garbi uzteko.
Partaide bakoitzak sare4poltsa bat ere jasoko du, lasterketan zehar sortutako hondakinak
gordetzeko eta anoa4gune bakoitzean horretarako egokitutako lekuetan uzteko. Era berean,
partaide bakoitzak bere ontzia eraman beharko du, anoa4guneetan ahalik eta hondakin gutxien
sortzeko, eta tinta ezabaezinarekin bere dortsalaren zenbakia markatu beharko du barratxo, gel
eta bestelako janarien bilgarri guztietan, erabili eta botatzekoa den material guztiaren ardura
bere gain hartzen duela ziurtatzeko. Dortsala hartzeko unean egingo den material4kontrolean
nahiz irteerako parke itxira sartzerakoan egiaztatuko du antolakuntzak markaketa hori.
Informazo gehiago: www.basqueultratrail.com
Bideoa: https://www.youtube.com/results?search_query=basque+ultra+trail+series