Web
Analytics
BERAKO MENDI MARATOI ERDIAK 550 PARTE-HARTZAILE INGURU ELKARTUKO DITU APIRILAREN 10EAN - Lasterketak.eus BERAKO MENDI MARATOI ERDIAK 550 PARTE-HARTZAILE INGURU ELKARTUKO DITU APIRILAREN 10EAN - Lasterketak.eus

BERAKO MENDI MARATOI ERDIAK 550 PARTE-HARTZAILE INGURU ELKARTUKO DITU APIRILAREN 10EAN

Lasterketa Nafarroako Banakako Mendi Lasterketa izango da

Bi urte eta gero, bueltan da Berako Mendi Maratoi Erdia Apirilaren 10ean, 550 parte- hartzaile ingururekin- Lasterketak 21 kilometro eta 2.714 metroko desnibela izango du, eta Larun menditik pasako da.

Aurten, lasterketako kategoria absolutu eta beteranoak (gizonezko zein emakumezkoetan) Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako tituluak banatzeko erabiliko dira.

Oier Ariznabarreta, azken Sara Korrikaren irabazlea, zazpigarren ondoz ondoko garaipena lortzen saiatuko da. Duela zenbait urtetik erabateko dominatzailea izan da lasterketa honetan, eta errekorra ere berak du (1:37:30, 2014 urtean). Irteera-lerroan Walter Becerra ere egongo da, 2019ko azken edizioan bigarrena izan zena, eta Xabi Zarranz, hirugarrena eta Nafarroako txapelketa irabazteko hautagairik handienetako bat. Joseba Larralde beratarra ere ibiliko da Sara Korrikan hirugarren izandakoa.

Emakumezkoen kategorian, 40 emakume inguruk hartuko dute parte lasterketan. Oihana Kortazar-ek parte hartuko du, 2019an bigarrena, eta Beran irabazlea 2009an, 2011an eta 2013an. Ainhoa Sanz, berriz, 2019an irabazlea, baja izango da lesio batengatik, eta María Zorrozak, orain dela hiru urte hirugarrena, ezin izango du parte hartu ama izan baita duela gutxi. Honako hauek ere parte hartuko dute: Alizia Olazabal (hiru aldiz lasterketaren irabazlea), Oihana Zubillaga (Arriarango Mendi Lasterketaren irabazlea) eta Lurdes Oiartzabal (lehen beteranoa Donostia-Hondarribia Talaia Bidean).

IGANDEAN ERE GAZTE TRAILA

Manttalek Gazte Traila berriro antolatuko du, 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako lasterketa. 10 kilometro eta 400 metroko desnibela duen proba, 10:00etan aterako da eta lehenengo bost kilometroak neutralizatu egingo dira, lasterkari guztiak taldean joanda.

Lasterketa kiroldegitik atera eta Postasera igoko da, gero Usatitasera joateko. Hortik Zumalkurantz abiatuko da, eta bertatik Berako Mendi Maratori Erdiaren bide antzekoa egingo da.

Izen-ematea, bost euroko prezioan, pb-organisation.com web orrian egin daiteke.

OMENALDIA LASTERKETAN LAGUNTZEN DUTEN ETA PANDEMIAN LAN EGIN DUTEN OSASUN-LANGILEEI

Manttalek Berako Mendi Maratoi Erdia aprobetxatuko du osasun langileek lasterketan lehenengo edizioetatik egin duten lana omentzeko. Gainera, omenaldia baliagarria izango da Bortzirietako osasun-sektore osoak pandemian egindako lana eskertzeko.

Omenaldia lasterketa bukatutakoan eginen da, sari banaketan.

LASTERKETA IKUSTEKO TXANGOAK

Lasterketaren egunean bi ibilaldi antolatu dira, lasterkarien ibilbidea ikusteko.

Lehenengo txangoa 8:30etan aterako da irteera gunetik Larunerantz, 14 kilometro inguruko ibilbidearekin.

Ordu erdi geroago, 9:00etan, beste ibilaldi bat abiatuko da Landagainetara, 10 bat kilometrokoa.

PROGRAMA ETA ORDUTEGIAK

2022/04/9                                   LARUNBATA

17.00-19.00 Dortsalen banaketa. Berako polikiroldegian.

2022/04/10                                IGANDEA

8.30 Bera-Larun-Bera txangoaren irteera, lasterketaren igarotzea ikusteko.

Distantzia: 14 km
9.00 Bera-Usatitas-Landagaita-Bera txangoaren irteera, lasterketaren igarotzea ikusteko.

Distantzia: 10 km.
8.00-9.00 Dortsalen banaketa. Berako polikiroldegian.

9.30 Berako Mendi Maratoi Erdiaren irteera

10.00 Gazte Trailaren irteera (14 a 17 urte bitarteko gazteentzako lasterketa)

11.10 Lehen lasterkariaren gutxi gorabeherako iristea

13.00 Azken lasterkariaren gutxi gorabeherako iristea

13.30 Sari banaketa, zozketa eta lunch.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search