Manttale taldeak ibilbidea erreleboka egiteko 1:45:46 behar izan ditu, eta Oier Ariznabarretak, bakarka, 1:47:11
Gaur goizean Berako Mendi Maratoi Erdian egindako Manttale eta Oier Ariznabarretaren arteko erronka nafarroako taldeak irabazi du. Manttalek eta Oierrek erronka bat prestatu zuten zeinetan Oierrek maratoi erdiaren 21 kilometroak berak bakarrik burutuko zituen, eta aldi berean Manttale taldeko 21 korrikalarik erreleboka bakoitzak kilometro bana egingo zituzten.
Manttaleko 21 lasterkariek maratoi erdia 1:45:46tan bukatu dute eta Oier Ariznabarretak 1:47:11tan. Manttale hasieratik ibili da buruan eguraldi oso euritsua, hotza, haizetsua eta Larunen (ibilbidearen punturik altuenean) elur pixkot eta guzti izan duen goiz honetan. Oierrek berak helmugan azaldu duenez Larungo igoeran hotz asko pasa du, nahiz eta erronkarekin oso pozik geratu den.
Manttaleren taldea harrobiko gazte eta beteranoez osatuta zegoen, emakume zein gizonekin.
Erreleboka ibili diren lasterkariak hauek izan dira: Gwendal Larqué (1. kilometroa), Beñat Albisu (2. km), Juan Luis Irazoki (3. km), Joseba Lasarte (4. km), Jokin Irazoki (5. km), Markel Etxebeste (6. km), Oihan Pikabea (7. km), Juanma Molinero (8. km), Juanra Pikabea (9. km), Ane Eltzaurdia (10. km), Josema Huizi (11. km), Ibai Berregi (12. km), Julen Baleztena (13. km), Asier Apezetxea (14. km), Aritz GarcÃa (15. km), Ainhoa Etxegarai (16. km), Txus Unsion (17. km), Mattin Garbisu (18. km), Adrián Gajate (19. km), Amaiur Goñi (20. km) y Patxi Pikabea (21. km).
Oierrek lasterketaren errekorra du (1:37:30) eta lasterketaren azken 6 edizioak irabazi ditu. Azken urteetan lortu dituen denborak hauek dira: (1:39:38, 2019), (1:40:55, 2018), (1:44:05, 2017), (1:40:16, 2016), (1:39:21, 2015), (1:37:30, 2014), (1:43:15, 2013) y (1:41:23, 2011).
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbidean lagundu duten kolaboratzaile guztiei eta Martiko enpresari, froga babesteagatik. Eta bereziki Oierri eskerrak eman nahi dizkiogu erronka onartzeagatik eta betidanik lasterketa, Manttale eta Berarekiko erakutsi duen maitasunarengatik. Gaur bertan, erronka bukatzean, datorren urtean Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartuko duela iragarri du, izan ere 2022an lasterketa ospatu ahal izatea espero dugu pandemia dela eta bi urteko geldialdiaren ondoren.
Bestalde, azken 15 egunetan martxan egon den maratoi erdi birtualean, 92 pertsonek hartu dute parte, lasterketa honetako eta Gazte Traileko ibilbideak 112 aldiz osatu dituztelarik.