Web
Analytics
Biharko Zestoako herri krosak inoiz baino partaidetza handiago izango du - Lasterketak.eus Biharko Zestoako herri krosak inoiz baino partaidetza handiago izango du - Lasterketak.eus

Biharko Zestoako herri krosak inoiz baino partaidetza handiago izango du

IZENA EMATEKO EPEA ITXI GABE DAGOEN ARREN, DAGOENEKO 225 PERTSONA APUNTATU DIRA

Txikienen probak 10.00etan hasiko dira eta helduen lasterketa, berriz, 11.30ean abiatuko da Gurutzetik

Urteroko ohiturari jarraituz, San Joseko herri krosa jokatuko da bihar Zestoako kaleetan zehar. Lasterketak 31. edizioa beteko du eta inoiz izan duen partehartzerik handiena izango dutela aurreikusi dute Zestoako Atletismo Taldeko kideek.

“Oso gustura gaude izandako erantzunarekin, dagoeneko 220 eta 225 pertsonak eman dute izena eta hori, lasterketa egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo dela ikusirik, gehiago espero ditugu. Iaz, adibidez, probaren egunean 50 pertsona etorri ziren”, adierazi zuen antolatzaileetako bat den Jone Iruretak.

Lasterketa hau San Jose eguneko ospakizunen barnean sortu zen orain 31 urte eta gaur egun ere hala mantentzen da. Gainera, azken
urteotan partaidetzak gorantz egin du. Gorakada honen giltza edo arrazoietako bat antolaketa lanak izan daitezkeela uste du Iruretak.

“Urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen da gure herrira, eta kontuan hartuta garai honetatik aurrera lasterketa ugari izaten dela garrantzitsua da guretzat. Aurrez egiten den izen-ematea debalde dela kontutan hartzen du jendeak, beste herrietan, bost, zortzi, hamar edota hamabi euro ordaindu behar izaten baita. Bestalde, sarietan dirurik ez dagoen arren, partaide guztiei hamaiketakoa eskaintzen zaie eta zaintzen saiatzen gara”, azaldu zuen.

Orain arte korrikalari kopurua mugatu ez duten arren, aurrerantzean datuak hobetzen joaten jarraituz gero, pentsatu beharreko zerbait
izango dela onartu zuen Zestoa Atletismo Taldeko kideak: “Mugarik ez dugu jarri inoiz. Orain arte erabili ditugun korrikalari kopuruekin
ez dugu arazorik izan antolakuntza lanekin, baina egia da, partaidetza goraka joaten bada aztertu beharreko gaia izango dela”, agertu zuen.

Izena eman nahi dutenek doan egin ahal izango dute eta horretarako herriko kiroldegira joan, 943 147942 telefono zenbakira deitu edota www.herrikrossa.com web gunera sartu beharko dute. Bihar izena ematea posible izango den arren, korrikalariek hiru euro ordaindu beharko dituzte: “Inskripzioa sinbolikoa dela esan daiteke, gure asmoa jendeak izena aurrez ematea baita. Horrela, gure lana erraztu eta azkartu egiten dugu, dortsalak eta bestelako beharrak antolatzeko”, esan zuen Iruretak.

EZAUGARRIAK

Eskolartekoen lasterketak 10.00etan hasiko dira eta benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira lehenbizikoak. 11.00etatik aurrera, berriz, Zestoako eskolaurrekoak eta 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak bakarrik arituko dira. Azkenik, helduen lasterketa
11.30ean hasiko da.

Proba guztietan irteera Gurutzea plazan kokatuta egongo da eta helmuga, aldiz, herriko plazan. Maila bakoitzak ibilbide desberdina egin beharko duen arren, denak herri barruan izango dira.

Lasterketaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko zaie partaide guztiei eta jarraian kategoria denetako lehenengo sailkatuei sariak
banatuko zaizkie. Horrez gain, opari desberdinak banatuko dira zozketa bidez.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa

Artxibo
Event Search