· Bilbao Atletismo Santutxu Klubak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 9an, igandea, izango da, Arriaga Antzokitik irtenda.
· Otsailaren 23ra arteko epea dute 3.000 atletak (federazio-lizentzia dutenak zein ez dutenak) web orriaren bidez www.10kbilbao.com izena emateko.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Zinegotziak Bilbao Atletismo Santutxu Klubari lagundu diote, hiriko urteko egutegian sartzen den kirol-proba berri baten aurkezpenean: martxoaren 9an, igandea, egingo den Bilboko Nazioarteko I 10K proba. Halaber, BM Bilbao emakumezkoen taldearen 2025 denboraldirako aurkezpena egiteko ere balio izan du topaketak, 2024ko arrakastaren ondoren.
Bilboko Nazioarteko I 10K lasterketarako izen-emateak zabalik daude jada nahi duten guztientzat, federazio-lizentzia duten nahiz ez duten atletak izan, running-az gozatzeko azken helburuarekin. Zirkuitu homologatua duen proba hau munduko distantzia kirol-erreferentzia nagusien artean kokatzeko asmoarekin jaio da. Izan ere, ia bi hamarkadaz nazioarteko egutegiko milia ikusgarrienetako bat antolatzen aritu ondoren, Santutxuko Bilbao Atletismo Kluba prestatzen ari da distantziaz igo eta antolakuntzan duen esperientzia 10 kilometrotara zabaltzeko, Arriaga Antzokian abiatuko den proba honekin.
Lehen edizio honetan, 3.000 pertsonak (adinez nagusiak) baino ezin dute parte hartu, eta web orriaren bidez eman dezakete izena www.10kbilbao.com. Prezioa: 17 euro, urtarrilaren 31ra arte, eta 22 euro, data horretatik otsailaren 23ra arte. Klubaren filosofiarekin bat etorriz, 10K-az gain, parte-hartze izaerako probak ere egingo dira eskola-umeentzat, 18 urte arteko atletentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat, guztiak doakoak, eta dortsalak webgune berean egongo dira eskuragarri.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak azpimarratu du ekitaldi garrantzitsua dela hiriarentzat. “Zirkuitu laua eta azkarra, RFEAk eta Word Athleticsek homologatua, Bilboko puntu enblematikoetatik igaroko dena, Estatuko atleta nagusien eta munduko onenetako batzuen parte-hartzearekin”.
Topaketak balio izan du, halaber, 2025eko denboraldirako BM Bilbao emakumezkoen taldea aurkezteko, 2024ko arrakastaren ondoren. Honako titulu hauek nabarmentzen dira: Brontzea Europako Kros Txapelketan (Portugal), Espainiako 10K Txapeldunak (Alacant), Espainiako Maratoi Erdiko Txapeldunak (Albacete), Espainiako Euskadiko Kros Txapeldunak (Bizkaia). Gainera, 2 atleta aukeratu zituzten Europako Kros Txapelketan parte hartzeko, herrialdeka.
Share This Post