2024ko EDIZIOA EKAINAREN 22AN KORRITUKO DA, GAMIZ-FIKAKO MUINOETAN BARRENA
BIZKAIKO PROBAK ‘BURDINAZKO GERRIKOAREN’ TRAZADURAREN ZATI BAT JARRAITZEN DU
HIRU MODALITATE DAUDE KATEGORIA DESBERDINETAN: 37 KILOMETROKO LASTERKETA, 13 KILOMETROKO LASTERKETA ETA 13 KILOMETROKO MARTXA
BILDUTAKO DIRUA GURUTZETA EZKERRALDEA ESIko MINBIZIAREN ETA GAIXOTASUN PEDIATRIKOEN ARRETA PEDIATRIKOAREN HUMANIZAZIOA AREAGOTZEKO ERABILIKO DA
‘Burdin Hesiko Mendi Lasterketaren’ lehen edizioaren arrakasta handiaren ondoren, Eperlandak, proba antolatzen duen elkarteak, dena prest du 900 lagunen parte-hartzea espero duen bigarren hitzordurako.
Probak hobekuntzak ditu aurten, iraganarekin alderatuta. Ekainaren 22an kirolariek irteera hartuko dute eta 37 kilometrotan zehar pilatutako 1.750 metroko desnibela duen erresistentzia handiko mendi lasterketa bat aukeratu ahal izango dute, belardiak, basoak, bunkerrak eta lubakiak zeharkatuz. Bigarren aukera lasterketa laburragoa eta azkarragoa da, 13 kilometro luzatzen dena. Hirugarrena, publiko guztiarentzat egokia, 13 kilometrotan zehar egiten den martxa da. Zirkuitu guztiek irteera eta helmuga dute Gamizko plazan.
ELKARTASUNA ‘Burdin Hesiko Mendi Lasterketak’ bi balio gehitu dizkio kirol proba hutsari eta bere testuinguru ludikoari. Batetik, probaren onurak helburu humanitario bati emateko konpromisoa du Eperlandak. 2023an Bartzelonako Vall D ‘Ebron Ospitaleko Onkologia Institutuko sarkoma ikertzeko unitatea izan zen. 2024an, Gurutzeta Ezkerralde ESIko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen pediatriako arreta humanizatzera bideratuko da oso-osorik.
Bestalde, ‘Burdin Hesiko Mendi Lasterketak’ memoria historikoarekin lotutako helburu bat du. Zirkuituak “Bilboko Burdin Hesiaren” hainbat gune batzen ditu, boluntariotzari eta birsortze historikoari esker bizitzara itzultzen direnak. Kirol-probak ahaztu behar ez den tragedia bat gogorarazten du.