Web
Analytics
Egiako Sudur Kroserako izen ematea zabalik dago - Lasterketak.eus Egiako Sudur Kroserako izen ematea zabalik dago - Lasterketak.eus

Egiako Sudur Kroserako izen ematea zabalik dago

HITZA. Ohiturari jarraituz, datorren apirilaren 13an, 17:00etan, Sudur Krosa jokatuko dute, Egiako parkean. Aurreko urteetako lasterketa bera izango da, beraz, sei kilometro egin beharko dituzte partaideek, zirkuituari bi itzuli emanez. Korrikalari guztiek lasterketako elastikoa jasoko dute opari gisa, eta hainbat opariren zozketan parte hartuko dute. Izen ematea dagoeneko egin daiteke, 6 euroren truke, Kata tabernan, eta Laister Kirolak eta U-51 Kirolak dendetan. Lasterketaren egunean bertan, hasi baino ordubete lehenagora arte ere izen ematea egiteko aukera egongo da, 9 eurogatik.

 

Egiako Sudur Txiki Lasterketa

Berrikuntza garrantzitsua izango du aurtengo lasterketak, izan ere, lehen aldiz haurrentzako lasterketa ere antolatu dute, Egiako Sudur Txiki Lasterketa. Egun berean izango da lehia, 16:00etan. Izen emateak 2 euro balioko du eta partaide guztiek opari bana jasoko dute. 900 metroko ibilbidea egin beharko dute haurrek.

Artxibo
Event Search