路 Kirol proba paregabea da, Uribe Kostako Bizkaiko paisaia ikusgarriak ezagutzeko aukera ematen duena, eta ikusle guztientzat egokitutako hiru modalitate ditu: Mendi Maratoi Erdia (21 Km), Mendi Martxa (20 Km) eta Familia Martxa (7 Km)
路 Kosta Trail-ak bere elkartasun misioarekin jarraitzen du, eta izen-emateen bidez bildutakoa GaituzSport Fundaziora bideratzen du. Fundazio horrek jarduera fisikoa eta kirola bultzatzen ditu GAITASUNA duten eta ez duten pertsonen artean, baldintza berdinetan.
Ekainaren 15ean Kosta Trail-en 19. edizioa iritsiko da, Bizkaian traila eta natura maite dutenek gehien espero duten kirol probetako bat.
Euskal kostaldeko paisaiarik ikusgarrienetako batzuk eta Uribe Kostako itsaslabarrak zeharkatzen ditu lasterketak, eta bere estiloan bakarra da, itsas mailako lehen mendi-lasterketa baita. Lasterketak hiru modalitate ditu: Mendi Maratoi Erdia (21 km), Mendi Martxa (20 km) eta Familia Martxa (7 km), korrikalari, ibiltari eta familiei egokitzeko diseinatuak. Lurra, hondarra eta asfaltoa uztartzen dituen ibilbidearekin, Kosta Trail trebetasun maila guztietarako eskuragarria da.
Hasieratik 200.000 mila euro baino gehiago bildu ditu Kosta Trailek, eta lasterketa bat baino askoz gehiago dela erakutsi du: osasuna barne hartzen duten programak sustatzeko ekitaldi solidarioa da. Oraingo honetan, bildutako diru guztia GaituzSport Fundazioarentzat izango da, kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten duen erakundearentzat.