Web
Analytics
Erregetako Krosak ez du esperotako partaidetza kopurua bete - Lasterketak.eus Erregetako Krosak ez du esperotako partaidetza kopurua bete - Lasterketak.eus

Erregetako Krosak ez du esperotako partaidetza kopurua bete

IRUTXULO.HITZA.INFO. Arturo Casado madrildarrak irabazi du Uliako Gimnastikak antolatzen duen nazioarteko lasterketa.

Krisi ekonomikoari aurre eginez, eta diru laguntza garrantzitsu pare bat galduta, aurrera egin du aurten ere 84. Erregetako Krosak. Hori bai, ez du esperotako partaidetza kopurua bete. Aurreko astean egindako aurkezpenean, Uliako Gimnastikako kideek 350 lehiakideetara iristea espero zutela aipatu zuten; baina atleta profesionalak eta zaletuak kontuan izanda, 211 izan ziren guztira atzoko partaideak.

Edonola ere, antolatzaileek partaideen maila gorena azpimarratu dute, eta Groseko dendarien eta publikoaren babesa nabarmendu dituzte. Arturo Casado madrildarra izan zen txapelduna, 10 kilometroko ibilbidea 29 minutu eta 54 segundotan eginez. Zazpi garaile posible mantendu ziren azken unerarte, eta azken metroetako lasterkaldian erabaki zen garailea. Emakumezkoetan, Saida El Mehdi izan zen azkarrena, 33 minutu eta 37 segundoko denborarekin.

http://irutxulo.hitza.info/2014/01/07/erregetako-krosak-ez-du-esperotako-partaidetza-kopurua-bete/

Artxibo
Event Search