1700 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute igande honetan, apirilaren 21ean, Laboral Kutxa Bilbao Mendi Traileko bi lasterketetan eta bi ibilalditan.
Maila goreneko parte-hartzaileen kartelarekin, Trail-en bi modalitateetan, probaren historiako parte-hartze handiena izango duen edizioa izango da.
Laboral Kutxa Bilbao Menditrailen 11. edizioko inskripzioek errekor berria lortu dute. Parte-hartzeari eta mailari dagokienez, besteak beste, Maria Delgado, Walter Becerra, Jon Betolaza eta Carlos Rodriguez bertan izango direla baieztatu dute. Igande honetan, apirilak 21, gorputz- eta kirol-jarduerarako eguraldi iragarpen ezin hobearekin, 1700 pertsonak baino gehiagok Bizkaiko hiriburuko ingurune naturalaz gozatuko dute, Eraztun Berdearen zati handi bat eta Ganekogorta mendigunea zeharkatuz, Miribilla-Bilbao Arenatik iritsiera eta irteerarekin.
Aurtengo edizioak berrikuntza ugarirekin dator, probaren antolatzaileek adierazi dute aurtengoa jauzi bat izango dela etorkizun oparoa izango duen ekitaldi baterantz, eta saiatuko direla Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko kirolari askok egutegian markatutako urteroko ekitaldia izan dadin.