Web
Analytics
Euskadiko eta Gipuzkoako Kros Motz Txapelketa jokatuko da 1ean - Lasterketak.eus Euskadiko eta Gipuzkoako Kros Motz Txapelketa jokatuko da 1ean - Lasterketak.eus

Euskadiko eta Gipuzkoako Kros Motz Txapelketa jokatuko da 1ean

Segura Euskadiko Helduen Kros Txapelketa ere jokatuko dute; guztira lau lasterketa egingo dira, 10:30ean hasita.

Euskadiko eta Gipuzkoako Kros Motz Txapelketa eta Euskadiko Helduen Kros Txapelketa jokatuko dira otsailaren 1ean, goizean, Segurako Madurako zelaietan. Txapelketa horiek Segurako Udala ari da antolatzen, Ordiziako Txindoki Atletismo taldearen laguntzarekin.

Lau lasterketa egingo dituzte guztira. 10:30etan emakume helduak irtengo dira lasterka eta 4.850 metro egin beharko dituzte. Gizonezko helduen txanda izango da ondoren. Hamaiketan hasita, 6.000 metro egin beharko dituzte helmugan sartu aurretik.

11:30etan Kros Motzeko lehenengo proba egingo dute. Bertan emakumezkoak irtengo dira eta 4.050 metro osatu beharko dituzte. Azkenik gizonezkoen Kros Motza jokatuko da. Haiek ere 4.050 metro egin beharko dituzte proba bukatzeko.

Iturria: Goierriko Hitza

Artxibo
Event Search