Web
Analytics
XII. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2024 - Lasterketak.eus XII. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2024 - Lasterketak.eus

XII. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2024

XII. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2024

XII. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2024

Donostia-Hondarribia trail-a mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika eginten delako…eta baita gurutzatu ere.

Lasterketaren zati handienak TALAIA BIDEA jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ein handi batean egokitua eta bi naturgune babestu zeharkatzen dituena, Ulia eta Jaizkibel mendiak. Hori dela eta gomendatzen da Mendizaletasunerako Praktika onen Dekalogoa jarraitzea.

Ibilbidea Donostiako Gros auzotik Uliara igoz, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre ipar eta hegoaldera ikuspegiak ditugula, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko gara, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuz helmugarantz.

Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo da. Txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

Izen-ematea urtarrilaren 10ean eguerdiko 12:00etan irekiko da.

Aurten EZ da zozketarik egingo, izena ematea momentuan egingo da. Izen-emate moduaren aldaketa, batez ere, azken urteetan izan dugun arazoengatik izan da; izan ere, jende asko zozketan apuntatu eta, ondoren, ez zuen izen ematea burutzen. Horrek lan handia sortzen zigun eta 500 plaza bete gabe ere iritsi izan gara proba egunera.

Hala ere, gutxienez 9 inskripzio dituzten pertsonek, urtarrilaren 2tik 8ra izen-ematea ziurtatua izango dute esteka honetan.

Gainerako plazak (500 arte) izen-ematea irekitzen den unean egongo dira eskuragarri, eta, hauek amaitzerakoan, itxaron-zerrenda irekiko da.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan [email protected] helbidean edo 943 314859-ra deituz.

LASTERKETAREN INFORMAZIOA:

Irteera: 9:30tan Donostia (Kataluinia Plaza- Gros)
Helmuga: Hondarribia (Harresilanda kalea)
Distantzia: 30,8 Km
Goranzko desnibela: 1.300 m

Antolatzailea

C.D. FORTUNA K.E.
Paseo Pío Baroja 47.
20008 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943214900
[email protected]

PROFILA / Perfil

DONOSTIA HONDARRIBIA MENDI LASTERKETA

INFORMAZIO GEHIAGO / MÁS INFORMACIÓN:

www.cdfortunake.com

Event Details
Artxibo
Event Search