Web
Analytics
V. ELTXO TRAIL - 2021 - Lasterketak.eus V. ELTXO TRAIL - 2021 - Lasterketak.eus

V. ELTXO TRAIL – 2021

V. ELTXO TRAIL – 2021

EGUNA, LEKUA ETA ORDUTEGIA

Eltxo Trail lasterketa 2021eko urriaren 23an izango da.

21km-ko lasterketaren irteera ordua 16:00h izango da.

8,3km-ko lasterketaren irteera ordua 16:15h izango da.

Irteera eta helmugua puntua orendaingo plaza izango da, udaletxe ondoan.

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

Eltxotrail 21km (luzea): 17€ FEDERATUAK eta 20€ EZ FEDERATUAK

Eltxotrail 8,3km (motza): 10€ FEDERATU eta EZ FEDERATUAK

https://www.eltxotrail.com/izen-ematea

IBILBIDEAK – RECORRIDOS:

Eltxotrail 21km (luzea): Ibiurko urtegiaren inguruan ibilbide zirkularra egiten duen lasterketa da. Gaintza eta Baliarrain herrietatik pasatzen da, Ibiurko urtegira jeitsi eta azkenik Orendainera igo behar da. Ez da ibilbide teknikoa baina baliteke lokatz guneak izatea eguraldiaren arabera. Ibilbidearen luzera 20,75km da eta +732m desnible positiboa du. 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute soilik.

Eltxotrail 8,3km (motza): Hasiberri edo mendiko lasterketak probatu nahi dituztenentzako pentsatutako ibilbidea da. Hasera eta amaiera, ibilbide luzearen berdinak dira baina Gaintzara igo beharrean, Ibiurko bidea hartu eta zuzenean urtegiaren presara joango dira lasterkariak, bertatik Orendainera igotzeko. Ez da ibilbide teknikoa baina baliteke lokatz guneak izatea eguraldiaren arabera. Ibilbidearen luzera 8,3km da eta +304m desnible positiboa du. KADETE (urte naturalean 15,16 eta 17 urte bete dituztenentzat) mailakoentzat derrigorrezko ibilbidea izango da, beti ere tutore heldu baten gainbegiratuarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.eltxotrail.com/

Event Details
Artxibo
Event Search