Web
Analytics
⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] X. EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA - 2020 - Lasterketak.eus ⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] X. EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA - 2020 - Lasterketak.eus

⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] X. EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA – 2020

⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA]

X. EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA – 2020

Antolatzailea: Axeriak Mendi Lasterketa Taldea
Data: 2020ko maiatzaren 31, igandea
Ordua: 10:00etan abiatuta, Ereñotzuko frontoitik
Distantzia: 11,60 km
Desnibela: 835 metro
Tokia: Ereñotzu (Hernani)
Probintzia: Gipuzkoa
Dutxak: Ereñotzuko eskolan eta frontoiko aldageletan

IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:

Laster.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Ereñotzuko plazatik errepidera jaitsi, eta XV. mendeko Txilibita baserriaren ondotik hasiko du igoera, lasterketak. Larre Gain sagardotegiaren sagastien ertzetik igaro, eta Arrondoko antenaren ondotik igoko da, Akolagainera iritsi arte. Dagoeneko Aiako Harria Parke Naturalaren lurretan izango da lasterketa, paraje zoragarrietatik pasatzeko. Paisaiak mendiaren eta itsasoaren arteko kontrastea eskainiko du, eta hainbat trikuharri eta monumentu megalitikoren aztarnen ondotik pasako dira korrikalariak, kaxkoz kaxko eta lepoz lepo, Saratzetako lepoa, Akolatxara, Akolako lepoa, Arritxieta eta Igoringo lepoa lotzen dituen bidezidorretan. Hortik aurrera, baso ederretan barrena ibiliko dira. Bentatxuriko baserriaren ondotik pasa, eta Malbazarreko putzura igoko dira, berriro basoan sartzeko, pago artean ezkutatuta dagoen Pagosardeko atsedenlekura iritsi arte. Handik, gorako bideari helduko diote berriro, Urdaburuko tontorreraino. Beherako bidean, Añarbeko urtegiaren ikuspegia ezkerrean dutela, harkaitz azpi batean dagoen iturrian izango dute aukera, nahi dutenek, ur-tragoxka bat hartzeko. Lizarregiko lepotik, Elorrietako lepora iritsiko dira, Artegieta, Pagoeta eta Agiñako gainen azpiko aldean dagoena. Jaitsiera azkarra egingo dute Usoko errekara, eta Iturralde jatetxearen azpiko aldetik erreka zeharkatuz, bidezidor bat hartuko dute, Txirritaren jaiotetxetik gertu. Latxeko fabrika zaharrak behean ikusiz egingo dituzte azkeneko metroak, Ereñotzuko plazako helmugaraino.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://erenotzukomendilasterketa.wordpress.com/

Event Details
Artxibo
Event Search