Web
Analytics
I. GERNIKA LUMOKO ‘ABIXADAN’ KROS HERRIKOIA – 2008 - Lasterketak.eus I. GERNIKA LUMOKO ‘ABIXADAN’ KROS HERRIKOIA – 2008 - Lasterketak.eus

I. GERNIKA LUMOKO ‘ABIXADAN’ KROS HERRIKOIA – 2008

Santanapen eman behar da ‘Abixadan’ kros herrikoian parte hartzeko izena Gizartea ›› Hilaren 27a
izango da azken eguna; prezioa sinbolikoa da; euro bat umeentzat eta euro bi helduentzat.

Bigarren urtez, `Abixadan´ kross herrikoiak zeharkatuko ditu Gernika-Lumoko kaleak abenduaren
28an. Izena eman gura dutenek badute horretarako aukera, ins-
kripzio epea zabaldu baitute dagoeneko. Hilaren 27a orduko Santanape kiroldegira jo eta prezio sin-
boliko bat ordaindu behar da horretarako; umeek euro bat eta helduek euro bi, hain zuzen ere.

Dena den, lasterketaren egunean ere eman ahalko da izena, Pasealekuan.
2 urtetik 8 urtera arteko umeak izango dira lehenengoak irteera lerroan, 11:00etan jarri baitute horientzako hitzordua. 400 metroko

ibilbidea egin beharko dute. 9 urtetik 14 urtera artekoek, aldiz, 800 metro egin beharko dituzte arineketan eta 11:10ean aterako dira
Merkurio iturritik.

11:30ean izango da helduen txanda eta hiru ibilbide izango dituzte aukeratzeko; hiru kilometrokoa, seikoa edo bederatzikoa. Aur-
ten, nobedade legez, lehenengo hiru kilometroak neutralizatuak izango dira, alegia, horietan ez dute denbora kontuan hartuko.
Proba Pasealekuan amaituko da eta hara heltzean anoa-poltsa eta kamiseta jasoko dute opari partehartzaileek. Lasterketa guztiak
amaitzean kirola egiteko materiala zozkatuko da denen artean.

Iaz 539 euro Iazko bideari jarraituz, bestetik, lasterketan batutako dirua herriko talde edo elkarte bati emango zaio, baina oraindik zehaztu gabe dago
zeini egingo dioten ekarpena.

2007an BUSTURIALDEKOHITZAk jaso zituen galapa herrikoian batutako 539 euroak. Lehenengoz antolatu zuten orduan `Abixadan´ eta
arrakasta izan zuen, 300 lagunek baino gehiagok parte hartu baitzuten. Gernikarrak ez ezik, Bermeoko, Ajangizko, Muxikako, Munda-
kako… parte-hartzaileak izan ziren iazko edizioan.

›› IBILBIDEAK
Merkurio iturriaren aurrean hasiko da lasterketa.
–>11:00etan.2 urtetik 8 urtera arteko umeak, 400 metro.
–>11:10ean.9 urtetik 14 urtera artekoak, 800 metro.
–>11:30ean.Helduak. Hiru aukera izango dituzte: 3 kilometro, 6 kilometro edo 9 kilometro. Lehenengo hiru kilometroak neutralizatuak
izango dira

ARGAZKIAK

Event Details
  • Hasiera data
    2008-12-28 11:30
  • Helbidea
    Gernika-Lumo, Bizkaia
Artxibo
Event Search