Web
Analytics
XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL - 2024 - Lasterketak.eus XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL - 2024 - Lasterketak.eus

XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL – 2024

XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL - 2024

XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL – 2024

GORBEIA SUZIEN SKYRACE 32K

Gorbeia Suzien Merrell mendi lasterketaren X. edizioa 2023ko irailaren 23an izango da. Zeanuriko herrigunetik abiatuko da goizeko 9etan.

Data: 2024/09/28

Ordua: 9:00.

Distantzia: 32 km.

Desnibela: 2.400 m D+.

Deskribapena: Zeanuriko herrigunetik hasiko dugu lasterketa eta San Justoko ermitan gora barneratuko gara Gorbeiako parke naturalean. Igoera aldapatsuak izango ditugu hasierako tarte horretan. Malkar horiek gainditu eta Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera abiatuko gara ahalik eta biderik zuzen eta bizkarrena hartuz. Gain harritsu honetara iritsi orduko, ezkerretara eginda, Arrabako zelai berdeetarantz joko dugu. Arraba osteko gailurreritik Zastegiko eremura helduko gara eta hortik abiatuko gara Gorbeiako tontorrera. Ondoren, Azero ingurura jeitsiko gara, bertatik, azken igoera pikoari helduko diogularik. Han izango dugu zain Aldamin.  Amaitzeko, jeitsiera luze bati ekingo diogu Zeanuriko helmugara iritsi arte, tartean igoera labur pare bati aurre egin ondoren.

Kontrolguneak: 8.

Anoaguneak: 10.

Gehienezko altuera: Gorbeia 1484 m.

Gutxieneko altuera: Zeanuri 243 m.

Denbora muga: 6 ordu eta 30 minutu.

Denbora mugak: Araudian.

Partaide kopurua: 600.

GORBEIA SUZIEN 21K

Data: Irailak 28

Ordua: 11:00

Distantzia: 21 km.

Desnibel positiboa: 1.200 m. D+

Deskribapena: Zeanuritik (Bizkaia) irteten da ibilbidea, San Justo ermitan Gorbeiako Parke Naturalean sartuko gara, zati aldapatsuak hasiko dira bertan. Behin hau pasa eta Zanburura iritsi ostean, zuzenean Lekanda gailurrerantz joko dugu. Bertara iritsi baino lehen ezkerretara hartuko dugu Arrabako landa berdeetara. Handik Egiriñaora abiatuko gara Gorbeiara igotzeko ohiko bidetik eta bidegurutzean Aldaminapeko bidea hartuta Lanbreabe auzora jaitsiko gara. Azken igoera labur batek San Juan ermitara eramango gaitu berriro ere abiapuntura iritsi aurretik.

Bidean zehar kontrolak: 6
Anoaguneak: 7
Gehienezko altuera: Egiriñao 1.200 m.
Gutxienezko altitudea: Zeanuri 243 m.
Gehienezko denbora: 4 ordu 30 minutu

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.gorbeiasuzien.com

www.facebook.com/gorbeiasuzien

Event Details
Artxibo
Event Search