Antolatzailea
AGIFES (Asociación guipuzcoana de familiares y personas con enfermedad mental) Y FUNDACION WHY NOT?
C/ Portuetxe 47.
20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943442366
[email protected]
Data: | 2013/09/29 |
---|---|
Ordua: | 10:00 |
Distantzia: | 8 Km |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2013/04/08 (00:00) Amaiera: 2013/09/23 (23:59) |
Probako kupoa: | 1000 Parte-hartzaile |
Txipa behar du: | Bai |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Benta Berriko kiroldegia |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | Benta Berriko kiroldegia |
Web orria: | www.5millasporlasaludmental.com |
Izen-emate motak
- 10 € DORTSAL SOLIDARIOA (LAGUNDU NAHI DUTENENTZAT BAINA KORRIKA EGIN GABE)
- 10 € KORRIKALARIEN IZEN-EMATEA (TXIP HORIA BADAUKATENENTZAT)
- 20 € KORRIKALARIEN IZEN-EMATEA + TXIPA (TXIP HORIA BARNE)
- 10 € ROLLERRAK (TXIP HORIA BADAUKATENENTZAT)
- 20 € ROLLERRAK + TXIPA (TXIP HORIA BARNE)
- 2 € HAURRAK
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=758
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Informazio gehigarria
AGIFES elkarteak eta Why Not? fundazioak 5 MILIA Buru Osasunaren Alde II. Lasterketa Solidarioa antolatu dute. Korrikaldi honen helburua da buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartaraztea eta gizartea buru gaixotasuna duten pertsonengana gertura dadin bultzatzea.
Lasterketaren data: 2013ko irailak 29
ZEIN ORDUTAN HASTEN DA KORRIKALDIA?
Goizeko 10:00etan. Garrantzitsua da garaiz etortzea batik bat txipa jaso behar baduzu.
NON DAGO IRTEERA?
EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.
NON JASO DEZAKET KORRIKALARI POLTSA KAMISETA DORTSAL ETA TXIPAREKIN?
Korrikalari poltsa irailaren 23 eta 27 artean jaso dezakezu Apalategui Kirolak dendan ( Zurriola etorbidea 26. Donostia) arratsaldeko 17:30ak eta 19:30ak bitartean bai eta lasterketako egun berean ere igande goizean 8ak eta 9ak artean EHUko Zuzenbide fakultateko pabiloian (Manuel de Lardizabal pasealekua 2). Gomendagarria da korrikalari poltsa lasterketa egunaren aurretik jasotzea azken orduko pilaketak ekiditeko.
TXIP HORIA
Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera jasoko dute berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek aldiz 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.
MAILAK ETA KATEGORIAK
» Beteranoak (46 urtetik gora)
» Seniorrak (26-45 urte)
» Juniorrak (16-25 urte)
Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiztuko ditugu. 16 urtetik aurrerakoentzat baimendutako lasterketa.
NON IKUSI DEZAKET SAILKAPENA?
www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko dugu sailkapena.
JANTZI EZAZU LASTERKETAKO KAMISETA!! ETA OPARIREN BAT EGOKITUKO ZAIZU…
Ehunka opari banatuko ditugu partaideen artean. Korrikaldiaren amaieran gutun-azal bana emango diegu LASTERKETAKO KAMISETA DARAMATEN PARTAIDEEI. Ireki eta ikusiko duzu zein opari egokitu zaizun! Ondoren anoa hartzeko mahaien ondoan dagoen oparien mahaiera gertura zaitezke saria jasotzera.
ELKARTASUN DORTSALA
Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu izena ematerakoan aukera hori markatuz. Horrela zure dortsala eskuratu ahal izango duzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Lasterketaren egunean bertan zure dortsalarekin helmugara gerturatzen bazara zure gutun-azala jasoko duzu eta zuk ere opariren bat jasotzeko aukera izango duzu.
HAURREN LASTERKETA
Egun berean haurren lasterketa bat egingo da eta izen-emateak Kirolprobakeko webgunearen bitartez egin behar dira. 5 eta 15 urte arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan.