Web
Analytics
II. BUETRAITZEKO GAUEKO IGOERA BERTIKALA - Lasterketak.eus II. BUETRAITZEKO GAUEKO IGOERA BERTIKALA - Lasterketak.eus

II. BUETRAITZEKO GAUEKO IGOERA BERTIKALA

Eguna: 2016ko Apirilak 29  
Irteera: 22:00 tan Errekaurkulluko zubian (Arantzazuko aparkalekuko amigeldi azpian)
Helmuga:  Buetraitz-eko puntan.

Luzera: 2,7km 
Desnibel positiboa: 727m
Gutxieneko altuera: 579m
Gehienezko altuera: 1305m
Anoa Postuak: 1
 
       Lasterketa amaitu ondoren, Arantzuzoko parketxean izango da.

IBILBIDEA – RECORRIDO:
*Igoera bertikaleko track-ak aldaketa txiki bat dauka lasterketarekin alderatuta. Bide pribatu batetik psatzen denez, ezin degu bertan entrenatzeko erabili. Errespetatu mesedez

​579 metrotan hasten da Buetraitzko igoera bertikala, Errekaurkulluko zubi ondotik (Aratzantzazuko aparkalekuko amildegi azpian). Bertatik, zuzenean igoko dugu Arantzazuko aparkalekura, hau gurutzatuz eta parketxe albotik pasatuz, Duruko txaboletara ahalik eta bide zuzenenean igoko gara basoan zehar.
Txabola artetatik pasako gera, iada basotik irtenda, Unamendiko zelaigunera iristeko, arnas pixkat hartzeko lekua izango da hau, ondoren datorren Buetraitzko aldapa konstante eta gogorrari ekiteko!
Bukaerako metroak, harri tartean egingo ditugu, arrisku gabe baina leku nahiko teknikoak zeharkatuz, Buetraitz-eko gaiñera iritseko.

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

http://www.sailkapenak.com/evento/butraitzeko-igoera-bertikala

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.aloina.net/Aloinako_Igoera/lasterketaB.html

Event Details
  • Hasiera data
    2016-04-29 22:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    OÑATI, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search