Web
Analytics
II. GABEZ TAKARRARAN - ESKORIATZA GABEKO MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus II. GABEZ TAKARRARAN - ESKORIATZA GABEKO MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

II. GABEZ TAKARRARAN – ESKORIATZA GABEKO MENDI LASTERKETA

20120609_GabezTakarraranIbilbidea.png

gabez takarraran

DATU TEKNIKOAK

Distantzia 20,10 km

Igoera metatua 1102 m

Jaitsiera metatua 1102 m

Gehienezko altuera 801m

Gutxieneko altuera 295 m

PROFILA

GABEZ TAKARRARAN

IBILBIDEA

gabez takarraran

Izen-ematea eta informazio gehiago: www.eskoriatzagabeztakarraran.com 

ARAUTEGIA:

1.- DATA ETA ORDUA

Data Ekainak 9, Eskoriatzako plazan.

Ordua 23:00

2.- IBILBIDEA Eskoriatzako plazatik abiatu eta 20,4 km-ko luzeera izango du, 1024 metrotako igoera metatuarekin, gehienezko altuera 738 metrorakoa izanik (Atxorrotx mendia).

3.- BEHARREZKO MATERIALA

Mendian korrika egiteko zapatila egokiak.
Frontala edo linterna.

4.- MAILAK 18 urtetik gorako lasterkariek bakarrik hartu ahal izango dute parte.
Gizonezko helduak: 18 urtetik gorako gizonezkoak.
Emakumezko helduak: 18 urtetik gorako emakumezkoak.

5.- IZEN-EMATEAK
Izen-ematea: 15€ federatuak eta 25€ ez federatuak.
Izen-emateak, interneten egin beharko dira, www.herrikrossa.com webgunean.
Egunean bertan, izena emateko aukera izango da, beti ere, gehienezko 200 partehartzaile baino gutxiago baldin badaude.

6.- SEGURTASUNA
Antolakuntzak, ardura zibileko eta istripuetarako aseguruak izango ditu.
Antolakuntzak, partehartzaile guztiei, mediku azterketa bat egitea gomendatzen die, norberak bere gain hartu beharko ditu kirol jarduerak dakarren arriskua.

7.- SEINALEZTAPENA
Ibilbidea, zinta, seinale eta argi fluoreszentez behar bezala seinaleztatua egongo da. Bestalde, 2 kilometroro kartel adierazleak egongo dira.

8.- KONTROLAK
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

9.- HORNIDURA PUNTUAK

Helmugakoaz gain, antolakuntzak, ibilbidean zehar 4 anoa puntu jarriko ditu, 2 solidoak eta 2 likidoak izango direlarik.

10.- SAILKAPENA
Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

11.- SARIAK
Gizonezko/Emakumezko helduak
Txapela eta garaikurra
Txapela eta garaikurra
Txapela eta garaikurra
Bestalde, plazatik igaro eta Atxorrotxeko igoera bizkorren egiten duen lasterkariak, herriko hainbat produktuz osatutako otarra jasoko du.

12.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalen banaketa, Eskoriatzako herriko plazan egingo da Ekainaren 9-an 21:00-etatik aurrera.

13.- INGURUMENAREN ZAINTZEA
Lasterketa, mendi inguruan izanik, ingurunea ahal beste zaintzeko kontrol guneetatik kanpo ezin izango da zaborrik bota, horretarako hornidura puntuetatik 25 metrotara zakarrontziak ezarriko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duten partehartzauleak, probatik kanpo geldituko dira.

14.- ALDAGELA ETA DUTXAK
Partehartzaileek, Eskoriatzako polikiroldegian izango dute aldatzeko eta dutxatzeko aukera.

15.- EZBEHARRETAN LAGUNTASUNA
Partehartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUNKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTEHARTZAILE KOPURUA
Gehienez, 200 lasterkarik hartuko dute parte.

18.- ARAUTEGIAREN ONARPENA
Partehartzaile orok, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

Event Details
  • Hasiera data
    2012-06-09 23:00
  • Helbidea
    ESKORIATZA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search