II. HIRI BESTA LASTERKALDIA
Abuztuaren 12an (ostirala), Euskal Besta irekitzeko, 10 kilometroko lasterketa antolatzen dute udal Kirol zerbitzuak eta Herri Kirol Elkargoak.
Lasterketa Errepublika plazatik abiatuko da 19:20ean eta helmuga bertan izanen da ere.
Izen emateak:
– Hendaia.eus webgunean >aisialdiak>kirolak atalean izen-emate fitxa deskargatu behar duzue; hura bete ondoren kirol zerbitzuan itzuli behar duzue, Herriko etxean.
– Beste aukera : www.pb-organisation.com webgunean.
– 16 urte baino gehiago
– “Atletismo” lizentzia eduki edo osasun agiri bat lasterketetan parte hartzeko arazorik ez duzula adieraziz (urtean egina).
– Prezioak: 10 € aitzinetik eta 12 € lasterketaren egunean.
– Epea: Izen-emateko epea zabalik da eta lasterketa eguna arte egiten ahalko da (tokiak geldituz geroz)
Ibilbidea:
Joana: Errepublika plaza, Passicot kmdt, Beltzenia zubia, Txingudi Badia, Laranjaondoen karrika, Atseden portua, Sokoburu, Hondartza, Dunba harriak Eta itzulera toki berdinetik.
Beltzenia arte. Gero, Trinketeko eskialerrak, Gaztelu zahar, eta Errepublika plaza: Herriko Etxean.
Lehen lasterkariaren etorrerarekin hasiko dira bestak. 20:00ak aldera:
Informazioa:
Haurrentzako lasterketa bat antolatuko da ere 19:30etik 20:00ak arte. Izen-emateak bertan.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: