Web
Analytics
II. ZUMAIA FLYSCH TRAIL MENDI LASTERKETA - 2010 - Lasterketak.eus II. ZUMAIA FLYSCH TRAIL MENDI LASTERKETA - 2010 - Lasterketak.eus

II. ZUMAIA FLYSCH TRAIL MENDI LASTERKETA – 2010

20100711_ZumaiaFlyschTrail.JPG

KARTELAInformazio gehiago / Más información:

www.zumaiaflyschtrail.com

1.- DATA ETA LEKUA.
Zumaiako II. Flysch mendi lasterketa, 2010eko uztailaren 11n, goizeko 10:00etan izango da. Irteera Erribera Kalean izango da.

2.- IBILBIDEA.
Helduen lasterketa, biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da, 27 km.-ko ibilbidea duelarik. 1.020 m-ko. garaiera positiboa eta 216 m-ko gehiengo altuera ditu. (A)
Gazteen lasterketa, biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da, 13 km-ko ibilbidea duelarik, 435 m-ko garaiera positiboa eta 204 m-ko gehiengo altuera ditu. (B)

3.- MAILAK.
* Sub-23: 23 urtetik beherako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
   – Gizonezkoak: 18 urtetik – 23ra. (barne)
   – Emakumezkoak: 18 urtetik – 23ra. (barne)
* Nagusi Maila: 18 urtetik gorako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
   – Helduak: Gizonezkoak:     18 urtetik – 44 ra.
                     Emakumezkoak: 18 urtetik – 39 ra.
   – Beteranoak: Gizonezkoak: 45 urte eta gorakoak.
                          Emakumezkoak: 40 urte eta gorakoak.
Kontuan hartuko da, korrikalariak 2010eko abenduaren 31an izango duen adina.

Lasterketa nagusian korritu nahi duen sub-23 korrikalariak, bere mailari uko egin behar dio, antolakuntzari izena emateko orduan horrela adieraziz.

4.- IZEN-EMATEA.
* Federatuak: 15 €.
* Ez federatuak: 20 €.
* Izena emateko epea: maiatzaren 18 tik – uztailaren 5era.
www.zumaia.net; interneteko web gunearen bitartez soilik egin daiteke.
Beharrezkoa da diru-sarreraren oharpen agirian parte-hartzailearen izen-abizenak agertzea.
Kutxa: 2101 0174 12 0012312435

5.- SEGURTASUNA.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYA ren laguntza izango dugu.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azzterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA.
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK.
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

8.- HORNIDURA.
Helmugakoaz gain, 5 horniketa puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartazaileei.

9.- SAILKAPENA.
EMFen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- SARIAK.

Sub23 Gizonezko / Emakumezko maila.
1.- Txapela eta garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Sub-23 Gizonezko / Emakumezko Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Gizonezko / Emakumezko nagusia.
1.- Txapela, 300 € eta garaikurra.
2.- 200 € eta garaikurra.
3.- 100 € eta garaikurra.

Gizonezko / Emakumezko nagusia-Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Gizonezko / Emakumezko Beteranoa.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Gizonezko / Emakumezko Beteranoa – Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Sariak ez dira pilatuko. Postua eta mailaren arabera izandako saria bakarrik jasoko dute korrikalariek.

11.- DORTSALEN BANAKETA.
Dortsalak itsaskirodegiko ludotekan banatuko dira. Bezperan 17:00etatik – 21:00etara. Egun  bertan: 7:30etik – 09:30era.

12.- INGURUGIROA.
Lasterketa, Zumaia-Deba biotopo babestu parajeetako zati handi batetik igarotzen da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK.
Itsaskiroldegian – helmugatik 200 metrora – zaindegi eta dutxen zerbitzua egongo da.

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.
Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada.  Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA.
Gehienezko kopurua: 400.

18.- ARAUDIAREN ONARPENA.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMFen araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGIBIDEAK /

TLF: 943143396 / 629503369.
www.zumaia.net; www.zumaiaflyschtrail.com

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

Event Details
  • Hasiera data
    2010-07-11 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ZUMAIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search