Web
Analytics
III. EREÑOTZU - OINDI - EREÑOTZU MENDI LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus III. EREÑOTZU - OINDI - EREÑOTZU MENDI LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus

III. EREÑOTZU – OINDI – EREÑOTZU MENDI LASTERKETA – 2013

20130609_ErenotzuMendiLasterketa.JPG

ereñotzuko iii. mendi lasterketa

EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA (HERNANI)

Eguna
2013eko ekainaren 9an izango da mendi lasterketa, Ereñozuko festen aurreko asteburua.

Ordua
Goizeko 10:30etan, lasterketaren epe muga 2 ordu eta erdikoa izango da.

Lekua
Ereñozuko plazan (Hernani), dortsalak jaso ahal izateko, parte hartzaileak Ereñozuko plazara joan beharko dute 9:30ak eta 10:00ak artean.

Sariak

Parte hartzaile bakoitzarentzat: Opari bat

Zozketa pilo bat Hernaniko denda eta tabernen opari (afariak, gaztak, txuletak, pastelak, edariak, arropak, kirol jarduerarako materiala, eta abar luze bat).

3 lehenengo emakumezkoentzat eta 3 lehenengo gizonezkoentzat sariak

Ibilbidea
Aurten, ibilbide desberdina izango du lasterketak. Guztira 11,75 km-ko ibilbidea da,  832 m-ko desnibel metatuarekin. Iazkoa baina jaitsiera teknikoagoak ditu, baina hala ere, denak egiteko moduko ibilbide ederra.

Ereñotzuko plazatik, alboan dagoen  XV. mendeko Txilibita baserrira jaitsi eta segituan hasiko da igoera. Larregain sagardotegiaren sagastien ertzetik pasaz Arrondoko antenatik igarota Akolagainera iritsi arte. Jada, Aiako Harria Parke Naturalaren lurretan, paraje zoragarrietatik pasako da lasterketa. Paisaiak mendi eta itsasoaren arteko kontrastea eskainiz, hainbat trikuharri eta monumentu megalitikoen az¬tar¬nen ondotik pasako dira korrikalariak, kaxkox kaxko eta lepoz lepo Saratzetako lepua-Akolatxara-Akolako lepua-Arritxieta eta Igoringo lepoa lotzen dituen bidezidorretan. Hemendik aurrera baso ederretan barrena sartuko da ibilbidea. Bentatxuriko baserriaren albotik, Malmazarko putzura igoko dira, pago artean izkutatuta dagoen Pagosardeko atsedenlekura iritsi arte. Berriro gora eginez, Urdaburuko tontorreraino igoko dira. Beherako bidean, Añarbeko erreserbaren ikuspegia ezkerrean dutela, nahi duenak harkaitz azpi batean dagoen iturrian tragoxka bat hartzeko aukera izango du. Lizarregiko lepotik, Artegieta, Pagoeta eta Agiñako gainen azpikaldean dagoen Elorrietako lepora iritsiko dira. Usoko errekara jaitsiera azkar bat eginez, Iturralde jatetxearen azpikaldetik erreka gurutzatuz bidezidor bat hartuko dute Txirritaren jaiotetxetik gertu. Latxeko fabrika zaharrak azpikaldean ikusten direla, azken metroak egingo dituzte Ereñotzuko plazako helmugara iritsi arte.

Izenemateko

Inskripzioa 10 € aurretik izana emanez gero, bestela 13 € Ereñozuko plazan egunean bertan goizeko 9:30etan (dortsalak libre egonaz gero).

Partaide kopurua 200 pertsona (150 internet bidez eta 50 Ibai-mendi kirolak-en)

Izenemateko lekua
Internetez: www.kirolprobak.com

Hernanin: Ibai-mendi kirolak

Beharrezko baldintzak
Parte hartzaileek 18 urte eduki beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

Tarteko helmugak
Kontrol puntu nagusia Urdaburuko tontorrean egongo da.
Ibilbidea 2 ordu eta erdiko denbora tartean burutu beharko dute parte hartzaileek.

Jan edari postuak
Jan edari postu bat egongo da ibilbidean zehar, bertan edariaz gain platano eta laranjak egongo direlarik.

Aholkuak
• Lurrera paper, botila edo beste edozer zikinkeri botatzea deskalifikazioa ekar diezaioke lasterkariari.
• Eremu jakin batzuk egongo dira paper, botila edo beste zikinkeriak uzteko.
• Eremu natural batean korrika egingo dugularik, mesedez ingurunea zaindu ezazu.
• Markatutako ibilbidetik irteten den oro deskalifikatua izango da.

Nota
Antolakuntzak errespontsabilitate oro partehartzaileen gain uzten du, ala nola istripuren bat gertatu ezkero antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko istripuetatik eratorritako gastuak. Ez norberakoak ezta gainontzekoenak ere.

 

ARGAZKIAK / FOTOS 2013

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.243444622447389.1073741834.100003455602627&type=3

 

 

 

 

Event Details
  • Hasiera data
    2013-06-09 10:30
  • Helbidea
    HERNANI, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search