Web
Analytics
III. OLATZAGUTIA-URBASA MENDI LASTERKETA . - Lasterketak.eus III. OLATZAGUTIA-URBASA MENDI LASTERKETA . - Lasterketak.eus

III. OLATZAGUTIA-URBASA MENDI LASTERKETA .

 

logo

Lasterketak Olaztiko kale nagusitik abiatu eta herria zeharkatu ondoren, lehenik Urbasako ipar gailurreriako punturik altuena joko du (Tontorraundi-1157m), zati hau delarik harkaitz arteko malda gogorrenak dituena.

Hortik ekialderantz jarraitzen du eta Altsasuko portugainetik (1150m) pagadia zeharkatuz Morterutxo izeneko saroiraino jaisten da (890m). Puntu honetan Urbasako parke naturaleko Mendizaleen ibilbidearekin bat egin eta honi jarraituz Sakanako ikuspegi zoragarria duen Zelai handi izeneko parajeraino igoko da berriz (1113m), hortik mendebaldera iparraldeko malda zorrotzeko xendatik Bargagaineko gurutzeraino eta Altsasuko portugainetik berriz Morterutxora.

Ordekan zehar Urbasako mendate muturreraino (885m) eta hortik gailurreriatik Entzia aldera Gainsoilera (1068) igo eta Ziordiko portugainetik pasatuz Ordotzeko putzuraino jaisteko. Hemendik aurrerakoa beheruntz suabean Jakusoro jo arte eta hortik berriz Urbasako portugaineraino. Aurrerakoa aldapa behera zorrotza bide zidorrean Olatzagutiaraino.

Informazio guztia: http://www.olatzagutia-urbasa.net/

 

Ibilbidea

 

Event Details
  • Hasiera data
    2009-09-26 10:00
  • Helbidea
    Olazagutia, Nafarroa
Artxibo
Event Search