1. LASTERKETA DATA ETA ORDUTEGIA:
APIRILA 26. Irteera: 10.30tan Oñatiko Foru Enparantzan.
Helmuga: Leku berdinean kokatuko da. 13:30tan kontrola itxiko da.
2. EZAUGARRIAK:
Aloñako mendikatean zehar altuera ertaineko mendi ibilbidea da, Aloña edo Gorgomendi gaina igoko dugularik (1238 m). Oñati herritik (230 m) Arantzazura bidean dagoen Urtiagaineko gainera abiatuko gara (490 m). Ibilbidearen lehen zati hau, zuhaitz artean egingo dugu. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartuta, maldak gogorragoak bihurtzen dira. Ibilbidearen zati hau, alturako larreetan zehar egingo dugu. Belarretik aurrera (922 m), Aloña gainera (1238) eramango gaituen bide osoa izango dugu begi bistan. Aloñako gurutzera behin helduta, jaitsiera igoerarako erabilitako bide beretik egingo dugu, Urtiagain ingurura iritsi arte, bertan zuhaiztiak eta larreak nahasten dituen bidexka berri batean sartuko gara. Oñatiko plazara kale nagusi batetik iritsiko gara, bertan helmuga kokatuko delarik.
Guztira 2200 metroko desnibela osatzen da 15,5 kilometrotan. Horrela, lasterketa hau Euskadiko gogorrenetako bat da, 8 kilometrotan 1000 metro igotzen direlarik.
3. IBILBIDEA:
Datuak:
• Luzeera 15.5 km (3 km asfaltoan)
• Desnibela guztira 2200 m
• Gutxieneko altura 230 m (Oñati)
• Gehieneko altura 1238 m (Aloña)
• Denbora kontrolak 3
• Edari guneak 6 (km 4.8 / 6.6 / 8.8 / 11 / 14 / 15.5)
• Janari guneak 3 (km 6.6 / 11 / 15.5)
• Dutxak Zubikoa kiroldegian
4. IZEN EMATEA:
-Izen-Emate Datak: Martxoaren 28 etik Apirilaren 18 arte. Data hauetatik kanpo ezin izango da izenik eman.
-Kuota: 20 euro. 15 euro (Mendian federatuak)
-Izen emateko:
* Oñatiko Turismo bulegoan.
Kalea: San Juan 14
Telefonoa: 943783453
* Web horrian: www.aloina.net
-Dirua sartzeko Kontu Zenbakia:
CAJA RURAL: k.k.30080198281368896427
EUSKADIKO KUTXA: kk 30350170571700021937
-Ezinbestekoa da: dirua sartzerakoan korrikalariaren izena adieraztea. Dorsala artzerakotan, federazioko txartela. eta ordain agiria aurkeztu beharko da
-Lasterketa honetan parte hartzeko, federatua izatea ez da beharrezkoa.
-Korrikalarien gehiengo kopurua 300ekoa izango da.
-Lasterketan parte hartzeko 18 urtetik gora izatea ezinbestekoa da.
5. ARAUTEGIA:
Mendi lasterketa hau, Euskal Mendizale Federazioko mendi lasterketen arautegiaren arabera jokatuko da. Lasterketa honetan izena emateak EMFren arautegia eta lasterketaren arautegi propioa onartzea esan nahi du.
6. DORTSALEN BANAKETA:
– Apirilak 26ean , Oñatiko plazan, goizeko 8:30tatik 10:00 arte, lasterketa baino lehen.
7. MAILAK :
-Seniorrak Gizonak: 18 eta 44 urte bitartean
-Beteranoak Gizonak: 45 urtetik gora
-Seniorrak Emakumeak: 18 eta 39 bitartean
-Beteranoak Emakumeak: 40 urtetik gora
8. SARIAK :
– Gizonak eta Emakumeak (SAILKAPEN OROKORRA)
1ºTxapela,trofeoa,lorak,txanpan botila,300 euroko diru saria eta bazkaria bat Etxe-Aundi jatetxean
2ºTrofeoa eta 200 euroko diru saria
3ºTrofeoa eta 100 euroko diru saria
4º 75 euroko diru saria
5º 50 euroko diru saria
-Beteranoak, Gizonak eta Emakumeak
1ºTrofeoa 2º Trofeoa 3ªTrofeoa
-Tarteko helmuga (Aloña gainean)
1º Urdaiazpiko eder bat.
-Lehen Oñatiarra, Gizonak eta Emakumeak
Trofeoa eta bazari bat Etxe-Aundi jatetxean
-Laskertaren errekorra Gizon eta Emakumetan (Gizon: 1h 14´13´´ / Emakumeak: 1:28´:47´´ ):
100 €
-Lasterketa amaitzen duten lasterkari guztiek opari eder bat jasoko dute.
9. MASAJEAK:
-Lasterketa bukatu eta gero masaje zerbitzua egongo da.