Web
Analytics
LXXVIII. JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA - XIX. MAMO WOLDE TROFEOA - 2022 - Lasterketak.eus LXXVIII. JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA - XIX. MAMO WOLDE TROFEOA - 2022 - Lasterketak.eus

LXXVIII. JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA – XIX. MAMO WOLDE TROFEOA – 2022

LXXVIII. JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA – XIX. MAMO WOLDE TROFEOA – 2022

Lasterketak Elgoibarko Mintxeta zirkuituan izango dira.

Federatutako lasterketa guztietan legez, itzulia kendutako edo izateko puntuan dauden, atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da.
Inskripzioak, RFEA Intranet https://isis.rfea.es/sirfea2/ web orrian egin behar dira “inscripciones territoriales” atalean 2021ko abenduaren 9tik aurrera. Izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 5an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan. Alebin eta infantilek bakarrik Euskadikoak parte hartuko dute. Gipuzkoarrek izan ezik, besteek [email protected] helbidean izen ematea beharko dute. Data hori eta gero, ez dira izen emateak onartuko.

Dortsalak urtarrilaren 8an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean, urtarrilaren 9an, zirkuituko sarrera NAGUSIAN. Kadete (sub-16), jubenil (sub-18), junior (sub-20) eta absolutuen kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko. Gipuzkoako, alebinek (sub-12) eta infantilek (sub-14) (eskola kirolean izena eman
dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.

Absolutu, junior(sub-20), jubenil(sub-18) eta kadete(sub-16) mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NANa, lizentzia edo argazkia duen dokumentu ofiziala aurkeztu. Alebin (sub-12) eta infantilak (sub-14) ere dei kamaratik pasa beharko dira, identifikazioa ez da izango beharrezkoa.

Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute: nagusiek 6€, jubilatuek 4€ eta haurrek 2€.

ZIRKUITUA ETA ORDUTEGIA / CIRCUITO Y HORARIOS:

DIPTIKO

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.mintxeta.com

Event Details
Artxibo
Event Search