ORDIZIAKO MENDI LASTERKETA – 2025
EGUNA ETA LEKUA
Ordiziako Mendi Lasterketa 2025eko otsailaren 16an egingo da goizeko 10etan. Irteera eta amaiera puntua Ordiziako plaza izango da.
IBILBIDEA
Edizio honetan hiru ibilbide izango ditugu:
MARATOI ERDIA (21 Km): Maratoi erdiko ibilbidea da, 1.000 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin. Hau da absoluto mailako atletek egingo duten ibilbidea, baita distantzia hori egin nahi duten pertsona guztiek ere.
ORDIZIA 14K (14 Km): 14 kilometroko ibilbidea da, 600 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin. Hau da 23 urtez azpiko kategorian parte hartzen duten atletek egingo duten ibilbidea, baita distantzia hori egin nahi duten pertsona guztiek ere.
ORDIZIA 8K (7,8 Km): 7,8 metroko ibilbidea da, 400 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin. Hau da 20 urtez azpiko, 18 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko kirolariek (2011n jaioak eta aurrekoak) egingo duten ibilbidea, baita distantzia hori egin nahi duten pertsona guztiek ere.
KATEGORIAK
Herri lasterketaren kategoriak hauek izango dira: Master+45, Seniorrak, -23 eta Ordiziarrak mutiletan eta Master+40, Seniorrak, -23 eta Ordiziarrak nesketan.
Gainera, atleta federatuen artean sailkapen bat egongo da: elitea, 23 urtez azpikoa, 20 urtez azpikoa, 18 urtez azpikoa eta 16 urtez azpikoa, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: