
X. SAN SILVESTRE – ZESTOA – 2022
Zestoan ere, arratsaldez egingo dute San Silbestre lasterketa, udalak antolatuta.
17:00etan hasiko dituzte probak, eta plazan izango dira irteera eta helmuga.
Lehenik, 10 urtera arteko umeak ariko dira. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko haurren txanda izango da; horiek kilometro bateko ibilbidea osatu beharko dute.
Azkenik, 16 urtetik gorakoek hiru kilometroko distantzia egingo dute.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izena egunean bertan eman beharko da, 16:00etatik 16:45era, plazan.
Irabazleentzako sariak izango dira, eta gainera, hainbat sari zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: