Web
Analytics
XII. SAN SILVESTRE ZUMAIA - 2023 - Lasterketak.eus XII. SAN SILVESTRE ZUMAIA - 2023 - Lasterketak.eus

XII. SAN SILVESTRE ZUMAIA – 2023

XII. SAN SILVESTRE ZUMAIA - 2023 - Argazkia: Baleike

XII. SAN SILVESTRE ZUMAIA – 2023

Ohi bezala, urteko azken egunean, abenduaren 31n, izango da San Silvestre lasterketa. Goizean eta eguerdian zehar egingo dituzte haur eta helduen probak.

Haurrak:

LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrak
Probaren ordua: 11:00
Izen ematea:
Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
Ibilbidea: Alondegi aurretik Eusebio Gurrutxaga plazara (250 m). Ikusi planoa.
Probaren ezaugarriak: Lasterketa hasieran, bi korrikalarik zinta baten bidez erritmoa mugatuko dute, eta haurrek, hasierako momentu horretan, ezingo dute muga hori aurreratu. Behin korrikalariak sakabanatu direnean, zinta jaso, eta nahi duten erritmoan egin ahal izango dute korrika.

LH5 eta LH6ko haurrak
Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
Izen ematea:
Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagatik Arrangoletara eta buelta, 1.100 m. Ikusi planoa.

DBH1 eta DBH2ko haurrak
Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
Izen ematea: Kiroldegian
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxaga plazatik Talaipe ingurura eta buelta, 1.500 m. Ikusi planoa.

Gazteak eta helduak:

Nordic walking kategoria
Ordua: 11:30

Izen ematea: Kiroldegian.

Probaren ezaugarriak:
Ibilbidearen eskuineko aldetik joango dira eta, ahal dela, espaloitik edo bidegorritik.

Lasterketa patinetan
Ordua: 12:00

Izen ematea: Kiroldegian.

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

Helduen lasterketa orokorra
Ordua: 12:05

Izen-ematea: Kiroldegian
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

Egunean bertan txartelak banatuko diren arren, aurrez izena ematea gomendatzen du Udalak, antolaketa errazteko. Haurrek eskoletan egin ahal izango dute izen-ematea, eta kiroldegian gainontzekoek.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://zumaia.eus

https://baleike.eus

Event Details
  • Hasiera data
    2023-12-31 12:00
  • Helbidea
    ZUMAIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search