XIV. SAN SILVESTRE ZUMAIA – 2024
Abenduaren 31n, 11:00etan hasita, San Silbestre saltaka saioa egingo dute Zumaian. Korrika bai, baina patinetan eta ipar martxan aritzeko aukera ere zabalduko dute aurten ere.
Haurren korrika saioek emango diote hasiera goiz parteko kirol programazioari. LH 3 eta LH 4 mailetako haurrek 250 metroko saioa egingo dute, Alondegi aurretik abiatu eta Beheko plazara heldu arte. LH 5 eta LH 6koek 1.100 metro egingo dituzte; irteera eta helmuga Beheko plazan izango dute. DBH 1 eta DBH 2koek, aldiz, 1.500 metroko korrika saioa izango dute, Beheko plazatik abiatuta eta plaza bertara itzulita.
11:30ean ipar martxako saioa izango da.
12:00etan helduen saltaka saioa eta patinen proba.
Hauek guztiek 5.000 metroko bidea egingo dute.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izen emateko apea dagoeneko Lubaki kiroldegian (943-86 20 21). LHko haurren kasuan, beraien ikastetxeetan emango dute izena. Izen ematea doan izango da.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Beheko plazatik aterata, Paolbiderantza joango dira; Juan Belmontetik Amaiako plazara helduko dira, eta Erribera kalea zeharkatuz, Axular ibiltokitik jarraituko dute. Jadarreko zubia pasata, Basaditik Moilaberriko zubira heldukoa dira, eta handik Paolalderantz joango dira, lehen birako zirkuitua errepikatuz. Proba Beheko plazan amaituko da.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: