Web
Analytics
V. ALKORTAKO IGOERA - Lasterketak.eus V. ALKORTAKO IGOERA - Lasterketak.eus

V. ALKORTAKO IGOERA

Goizeko 10:30etatik aurrera kirolarekin zita izango dute Mendaro eta inguruetako hainbat kirolari eta jarraitzailek. Urtero egin ohi den bezela, azaroaren bigarren zatian jokatzen den Alkortako igoera bihar goizean ospatuko bait da. Aurtengoarekin 5. edizioa izango da eta hasera batean Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko laisterketa bezela hasi zena, gero eta indar gehiago hartzen joan da eta iada kirolari askoren egutegian ongi kokaturiko proba izatera pasa da, bere errebindikazio kutsua mantentzen jarraitzen duelarik.

Izen emateak Udaletxearen aurrean egingo dira goizeko 10etatik aurrera 2 euro-ren truke eta ordu erdi beranduago emango diete hasera bertan bilduko diren korrikalariek. 4,7 kilometroko aldapa pikoari egin beharko diote aurre eta larunbat goizerako espero den hotzari aurre egiteko aukera paregabea dirudi laisterka igotzean Alkorta baserriraino. Dena dela, Alkortara korrika, oiñez eta baita autoz igotzen direnentzat ere, hamaiketako bikaina prestatuko dute bertako anfitrioiek goiza umore onean amaitzeko.
Event Details
  • Hasiera data
    2010-11-27 10:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    MENDARO, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search