Web
Analytics
V. ARNO TRAIL SPRINT RACE - KALBAIXOKO MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

Kalbaixoko Kofradiak herri proba hau antolatzen du, eta haren asmoa Mutrikuko KALBAIXO auzoa eta hango inguruak ezagutaraztea da, beti natura errespetatuz.
.
1. EGUNA ETA ORDUA: Kalbaixoko Mendi Lasterketa Mutrikun jokatuko da (Gipuzkoa), 2014ko irailaren 21. Irteera goizeko 11:00etan izango da, Kalbaixo plazan, baselizaren ondoan. 
Distantzia: 7,56 Km 

2. IBILBIDEA / RECORRIDO: 

3. PARTAIDETZA: Lasterketan edozeinek parte har dezake, federatuek nahiz federatu gabekoek, baina 18 urte beteta eduki behar dituzte. Gehienez 150 korrikalari har dezakete parte, betiere arauak betez gero.

4. MAILAK: Seniorra eta Beteranos eta biak 2tan banatzen dira: Maskulino eta femenino.

5. IZEN EMATEAK: Izena abiapuntuan eman behar da, 9:30etatik aurrera. Behin ordaindu eta gero, ez da dirua bueltatuko, parte hartzaileak ez korritzea erabakitzen badu.
Antolatzaileek esaten duten webguneetan ere eman daiteke izena.

6. PREZIOA: Ordaintzeko prezioa 12€ federado, 15€ ez federado, eurokoa izango da, Inkripzioa eta proban parte hartzeko, aseguratuta egoteko eta antolatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak erabiltzeko eskubidea ematen du.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, ordaindu izana ageri dela zerrendan izenaren ondoan. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean. Bestela, egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

7.SARIAK:
MUTILAK NESKAK
1º 100 €+txapela 100 €+txapela
2º60 € 60 €
3º 40 € 40 €
4º 20€ 20€ 
5ª Gazta Gazta
Baita ere 1º BETERANOA, 1ºMUTRIKUARRA Y 1º KALBAIXOTARRA
AFARIAK ETA OPARIAK ZOZKETATUKO DIRA PARTEHARTZAILE
GUZTIEN ARTEAN

8. ZENBAKIEN BANAKETA: Abia puntuan.

9. KONTROLAK: Antolatzaileek kontrolguneak jarriko dituzte, eta handik pasatu behar da.
Proba bukatzeko gehienezko denbora ordu bat eta 30 minutukoa izango da.

10. EDATEKO LEKUAK: Gutxienez puntu 1 egongo da.

11. OSASUN ZERBITZUAK: Leku estrategikoetan sorosleak izango dira.

12. LAGUNDU ISTRIPURTAN: Parte hartzaileek istripuetan lagundu behar dute, eta arazoen berri eman kontrolguneetan, halakorik izanez gero.

13. ERANTZUKIZUNA: Antolatzaileek ez dute erantzukizunik parte hartzaileek gauzak galduz gero eta istripuak izan edo gaizki jokatuz gero. Parte hartzaileek erantzungo dute beren buruari edo besteei kalte eginez gero.

14. ARGAZKIAK: Antolatzaileek ateratako argazkiak publikatzeko eskubidea daukate.

Parte hartzaile guztiek arauak onartuko dituzte. Hemen jasota ez dagoena Euskal Mendi Federazioaren arauen arabera izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

[email protected]

ARGAZKIAK / FOTOS 2012