Web
Analytics
V. KILIMON TRAIL MENDARO - Lasterketak.eus V. KILIMON TRAIL MENDARO - Lasterketak.eus

V. KILIMON TRAIL MENDARO

20140413_KilimoTrailMendaro.jpg

V.KILIMON TRAIL– ARAUDIA

1.- DATA ETA LEKUA
Kilimon Trail Mendi Lasterketa, 2015ko Apirilaren 12an, goizeko 10:00etan izango da. Irteera eta amaiera puntuak Mendaroko Goñati pilotalekutik izango dira.

2.- IBILBIDEA
Kilimon bailarari buelta ematen zaio, 23km.-ko ibilbidea duelarik. 1600m-ko garaiera positiboa du, eta 662m-ko gehiengo altuera (Otarre mendia).

 

 

3.- MAILAK
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:
* Helduak Gizonezkoak: 18 urte eta gorakoak.
* Helduak emaukumezkoak: 18 urte eta gorakoak.

4.- IZEN-EMATEA
* Izen-ematea:

·         20 €, txip horia eta federatuak

·         22 €, txip horia eta ez federatuak

·         22 €, txip txuria eta federatuak

·         24 €, txip txuria eta ez federatuak

* Izena emateko epea: 2015ko urtarrillaren 26tik Apirilaren 10 arte (barne): soilik internetez egin daiteke. www.kirolprobak.com webgunean.
Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, beti ere 350 lasterketarien mugara iritsi ez bada, goizeko 8:30etatik 9:30ak arte. Iskripzioak 26€ balioko ditu egun horretan.

5.- SEGURTASUNA
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. Gurutze Gorriaren laguntza izango dugu.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA
Ibilbidea eta kilometroak (5 kilometroro) behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

Kontrolak eta lasterketako paso-denborak (gehienez):

1) Munitxibarren lehen pasu-kontrola: 1 ordu 45 m.

2) Gaintxipixatik pasu-kontrola: 2 ordu 45m.

Denbora hauek kalkulatuta daude proba 3:40 ordutan amaitzeko. Denbora hauetatik aurrera, lasterkariaren ardura izango da bere kabuz helmugara iristea.

8.- HORNIDURA
Helmugakoaz gain, 5 horniketa puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta janaria eskainiko zaizkie partehartazaileei.

9.- SAILKAPENA
EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- SARIAK
Gizonezko / Emakumezko nagusiak
1.- Txapela, 400 € eta garaikurra.
2.- 250 € eta garaikurra.
3.- 150 € eta garaikurra.

Errekorra egiten duenak 200 euroko gain saria izango du.

Gizonezko / Emakumezko nagusiak-Mendarotarrak
1.- Garaikurra

11.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalak, txipak eta lasterkariaren poltsa Goñati pilotalekuan banatuko dira. Lasterketa egunean: 8:30etatik – 09:30era.

12.- INGURUGIROA
Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK
Irteera eta helmuga puntua den Goñati pilotalekuan erropa zaindegia izango da, eta bertan frontoian eta Mendaroko ikastolan,  dutxen zerbitzua.

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA
Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin erropa zaindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA
Gehienezko kopurua: 350

18.- ARAUDIAREN ONARPENA
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGIBIDEAK / TLF: 646119877

ARGAZKIAK – FOTOS 2015:

Irteera eta Gaintzipixa

Publicada por MTE – mendaroko Txirrindulari elkartea en Domingo, 12 de abril de 2015

https://picasaweb.google.com/115930932749754791694/KilimonTrail2015

​INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://mtemendaro.wordpress.com

 

 

 

 

Event Details
  • Hasiera data
    2015-04-12 10:00
  • Helbidea
    MENDARO, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search